26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tesi-lan honetan zehar azaltzen saiatuko garen moduan, esanguratsua zen egituraketa eman ziolarik

gainera. 22

Halaere, azpimarragarria iruditzen zait 1932ko liburuaren eta gainerako olerkien artean maila

ezberdintasunaren irizpidea ez deja erabakigarria azaltzea .

Liburuan jasoak dauden olerkien eta besteen artean Lizardik berak ikusten ez zuen mugarik

eraikitzea ez da komeni, aurreiritzi edo behar metodologikoen korronteari amore emanik . Izan ere,

1932ko liburuan jasoriko 21 poemek sartu ez ziren gainerako poemekiko harremanetan mundu

poetiko zabalagoa, Biotz-Begietanen agortzen ez den obra poetikoaren errealitatea osatzen bait dute .

Esate baterako, ohar bedi Lizardik Agur olerkia Eusko Olerkiak I liburuan, 1930eko Errenteriako

Olerti Sariketarako aurkeztu zuena, Maitea izeneko poema baten "apurño" edo fragmento bat zela

azaltzen zuen ohartxo batez agertzen deja 23 . Aitzolek Umezurtz Olerkiak bilduman Maitearen

apurñoak izenburua ipini zion poema luze eta amaigabearen zatia zen, beraz .

Umezurtz Olerkiak liburuan Maitea poema sortatik bereizirik agertzen den Arrats Gorri izeneko

poema ere haren zati da, Xabier Letek 1983ko Olerkiak Lizardiren poemen argitalpenean egoki

igarri bezala 24 Lizardik aidez aurretik egina zuen poema-hariaren bizkarrezurrari erreparatuz .

Lizardiren poesigintzaren taxuerari begiratuz berriz, zerikusi nabarmena dute biok Maitea poema

horretan garatzen ari zen mintzaira poetikoarekin . Aide honetatik, bada, Lizardiren idazlanaren

kronologia eta sailkapena zaildu egiten duen bilduma da Biotz-Begietan, eta horregatik Edizio

Kritiko baterako materialak prestatzea beharrezko tresna iruditu zait azterketa-lan hau burutzeko .

Azterlan honetarako beharrezko iritzi diedan Lizardiren idazlan poetikoen edizio kritikoa

prestatu dut, Euzko Deyan argitaraturikoez Akesolo 18ko bildumar, eta Biotz Begietan, Umezurtz

Olerkiak eta Yakintzan argitaraturikoei, orain arte ezezagunak ziren 1926-27 urtean Euzkadi

egunkarian argitaraturiko Udazken eta Ar uts izenekoak erantsiz, eta gaztaroko idazlanen artean

edizio kritikorako bereziki interesgarri iruditu zaizkidan bi ipuin ere jasoz .

Honela burutu den edizio kritiko baterako materialen prestaketak orain arte ezagunak diren

olerkien aldaki edo bariante guztiak alderatu ditu, ezberdintasunak azpimarratu, eta bilakabidearen

ezaugarriak azpimarratuz oharrez hornitu . Era berean, olerkien artean sumaturiko harremanak

nabarmenerazi dira (metriko, foniko, morfosintaktiko, eta semantikoak) . Lizardiren idazlan

poetikoak hobeki ezagutzeko eskuetaratu zaigun informazio guztia multzokatu eta erabili ahal

izateko eran ezarriz.

Aztergaitzat Biotz-begietan hartu beharrean idazlan osora jotzeko abiapuntuetako bat izan den

Orixeren lekukotza, fidagarri ote da, ordea? Ibon Sarasolak "Lizardiren aide formalen estudio

baterako» deritzan artikuluan 2 5 Orixeren baieztapenetako bat zalantzan jarri edo hitzez-hitz

22

23

24

25

Lizardiren eskutitzen artean José Verdes Elorriagari zuzenduriko 1932-1-31koan esaten du liburua editatzen has¡

ondorengoa dela bien arteko harremana, bai eta editaian hasiz gero, alegia Orixek lehen tramite guztiak eginez

gero, liburua lehen bait lehen ateratzea nahi lukeela . Ikus 59 . dokumentua in "Lizardiren eskutitzak" eranskinean .

LIZARDI, X. ; "Agur!" in Eusko Olerkiak 1930, Euskaltzaleak, Donostia, 1930, 52-55 . or .

"Oraingo gure iritziz, "Egamin" eta "Arrats gorri" estiloz, tajuz, eta tankeraz, "Maitearen apurñoak" poema

narratibo luzearen atalak lirateke . Baina, ziurtasun osorik ezean, Aitzol zenaren ordenaketa errespetatzea

bidezkotzat jo genuen" (8 . or.) in LETE, X. ; "Aintzin-solasa" in LIZARDI, X. ; Olerkiak, Erein, Donostia, 1983, 5-

11 . or.

SARASOLA, I ; "Lizardiren poemagintzaren aide formalen azterketa baterako ", 954 . or. Sarasolak Orixek 1963ko

Olerti, (I-II)an argitaraturiko "Lizardi" artikuluan adierazirikoa du gogoan :

«Ez Machado'tarrik, ez Juan Ramón Jiménez, ez García Lorca, ez nik ordu artan ezagutzen . Orain, izenez, ez

irakurriz. Lizardi ere nere moduan zebilela nik uste. Ez genitun aitatu beiñere poeta oiek, ez besterik ere . Ez

gendun liburutegirik, literaturazkorik beintzat, ez ark ez nik . Irakurtzeko betarik eta amorraziorik ere ez .

Naiko lan gendukan gure euskerarekin . Bein bakarrean ikusi nion eskuetan olerki-liburu bat : Las cien mejores

poesías líricas castellanas, Menéndez eta Pelayo'ren bilduma" .

8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!