26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 .5.25. Ahapaldi berriak

Ezagunak diren ahapaldi mota hauetatik aurrera, Lizardik berak bere olerkietarako bereziki

sorturikoak ugari ditugu . Gaztaroko olerkietatik hasiz gero, askotan jotzen du bertso kopuru urriko

ahapaldietara, eta badirudi nekeza egiten zaiola bertsoetan neurri jakin batzuei eustea, gerora hain

ugari erabiliko dituen elipsiak, sintagma mugagabeak erabiltzea, sintagma egitura berak elkarren

ondoan jartzea eta pilatzea eta abarrez ez da baliatzen oraindik, prosatik hurbil dabilen mintzaira

darabil eta behin baino gehiagotan jotzen du bertso librea egitera .

Lehenengo olerki argitaratuan, Nire lenengo maitte ibilketa delakoan 5a/5b/5b/5a egitura

erabiltzen du, Maiteder izenekoan berriz, 3a/ 3a/ 6b/ 10c/ 6c/ 14c, Zelai urdiña delakoan, 5etik

15era bilarzeko bertso luze eta laburrak konbinatzen ditu, binakako errimari eutsiz . Mattasunaren

illetea olerkiak ere neurri askatasun bera du, biko errimak eginez . Izarkitako sua delakoak 4/4/4a/6a

egitura duten distikoak egiten ditu, eta Gaiztuen itzala delakoan, berriz, 5 eta 8 silabatako bertsoak

konbinatzen ditu ordena jakinik gabe eta errima bikoitzak eginez asistematikoki .

Azkenik eta, Biotz Begietan liburuan sarrerazi ez zituen 1926 eta 1927ko bi olerkietan ahapaldi

molde bereziak darabiltza, biak ezberdinak . Lehenengoan Udazken delakoan,

7/ 8A/ 7/ 1OA darabil, bigarrenean Ar uts delakoan, aldiz, 4a/ 8A /5 /5 / 8A ahapaldia .

1 .5.2.6 `Molde bereziak»

Lekuonak "molde bereziak" deitura eman dienak olerki bakoitzean molde berezi bat erabili

duenak dira .

Zehazten dituen bi lehenak Aldakeri eta Xabiertxoren eriotza direlako olerkietan erabilitakoek

biek prosazko bertsio ezaguna dute, eta aipagarri da, testuaren finkatze garaiaren arabera errima

ugariago eta zailagoak, gurutzatuak ere bilatzeko ahaleginaren aldetik duten ezberdintasuna . Hain

zuzen ere, Xabiertxoren eriotzaren prosazko bertsioa 1926ko abenduaren 26an argitaraturikoa da, nahiz

eta Biotz-Begietan 1925ekotzat datatzen duen . Garbi dago liburuan egite-data ipini ziola .

Errima egiten duten hitzak bi besterik ez dira : 7/ 5a/ 7/ 7/ 3a ; honela, narrazioa garatzeko silaba

kopuru zabala du, eta 1926ko prosazko bertsiotik, 1932ko Biotz-Begietan liburukora hiztegi eta

ahapaldi multzokatze aldaketak baizik ez dira egiten .

Aldakeri delakoari dagokionez, hiru bertsio ezagutzen dira 104 , bat prosazkoa 1917koa, eta

bertsozko bi, bata 1929koa eta bestea, Biotz Begietan liburuan datorrena .

Narraziotik olerki bertsiora doan aldea edizio kritikoari dagokion zatian azaldu dugu,

bertsozko bi bertsioen artekoak berriz, hiztegiari buruzkoak ez ezik, ahapaldiaren egituraketari

dagozkionak ere badira . Izan ere, azken bertsioan agertzen diren zatituriko, edo zuriune batez

zatituriko lehengo edo bigarren bertsoek ez bait zeuden banaturik lehen bertsioan :

104

8A

5+8B

8B

11A

eta

5+8A

8B

8B

11A

"Edizio Kritiko baterako" eranskinean hiru bertsioen alderaketa egina dago .

226

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!