26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Andoni Arrutiren ihardun poetiko bakarti baino sendo honek harrigarri dirudi garaiko olerkarien

j

oeren artean . Izan ere, Euzko Deya aldizkarian, 1916 urteaz geroztik, aurki bait daitezke aldian

aldian Sabino Aranaren arauak jarraitzen dituzten olerkariak, ez ordea izen edo lan jarraitu ziur bat

azaltzen duten olerkaririk nabarmen arazteko lain .

1 .2.2.2. Olerkarien jokaera

Ibon Sarasolak Orixe eta Jautarkolen olerkiak aipatzen ditu Aranaren sistema berriaren lehen

erabiltzaletzat, 1917 . urtean argitaratu zituzten olerkietan . Izan ere, aipagarri da 1917tik 1922ra

bitartean, Orixe eta Jautarkol elkarrekin Comillas-eko apaiztegian zeudela esatea, eta hauekin batera

gertatu zela, geroago "Aitzol" ezizena erabiliko zuen Jose Ariztimuño ere 24 .

Urte epe hauxe da Orixek bere "zazpi urte beltzenak" izendatu zituenek osaturikoa, hain zuzen

ere, Josu Lagundiko agintariek se¡ urtez eduki bait zuten maixu txiki lanetan Comillasen, Carrion de

los Condes-en, Tuteran eta Xabierren, Oñara teologia ikasketak egitera bidaltzeke 25 .

Comillas-eko apaiztegian bildu ziren hiru josulagun-gai hauen arteko harremanak ez ziren

berdintasunezkoak, ordea . Orixek "maixu txiki" zereginak izateaz gain, eskola euskaltzale moduko

bat ere bazuen osaturik hango apaizgai euskaldunen arrean . Manuel Lekuonak, Eugenio Ibartzabalek

Cincuenta años de nacionalismo vasco libururako egin zion elkarrizketan ematen du, argitasunez, hiruen

arteko harremanen berri .

"De diametralmente opuesto a estos dos últimos poetas (Orixe eta Lizardi) se puede calificar el

estilo de Luis de Jauregi, Jautarkol, producto de la escuela euskerista de Comillas, cuya dirección

caía en Orixe, a la sazón "maestrillo" en aquel centro docente . Fué allí donde le conoció Aitzol,

incorporando a Jautarkol a sus planes de obra poética» 26 .

Eskola euskaltzale hau osatzen zuten hiru idazle hauen artean poeta zirenen praktikan ikus

dezakegu Sabino Aranaren arau metrikoak erabiltzen zituztela . Horretan nork eragin zien zehatzmehatz

jakiterik ez dago oraingoz . Dena den, Aitzol han zen denboran Arana-Goiriren Lecciones de

ortografía del euzkera bizkaino obra ezagutzen eta miresten zuela dokumentatu daiteke, 1931ean

aranazale porrokatu ziren Egilleor, Irala, Jemein eta Urkiaga (Estepan)en gutun bati erantzunez

eginiko eskutitzean egiten duen baieztapenenen arrean :

"Con idéntica energía a la de ustedes rechazo la gratuita pretensión de ustedes de involucrar en

censuras dirigidas a actuaciones de hoy a don Sabino Arana y Goiri .

Contra lo que ustedes dubitativamente exponen, me lancé estudiando ya en 1915 la lecciones de

ortografía del Euskera Bizkaino : No es la obra de Arana coto cerrado para que en él nos esté vedado

entrar. Más aún de interpretar sus teorías conforme a nuestro leal entender . Ni cedemos en veneración y

lealtad en este punto a nadie, ni aún a ustedes que indiscutiblemente son los más adictos a la obra del

maestro" 27.

Araudia erabiltzeko suztapena Aitzolengandik zetorren ala ez, ez dezakegu eskura ditugun frogen

bidez ziurtatu . Hala ere, elkarrekin leku berean zeuden idazle hauen iharduna sistema berriari

atxikitzea aldi berekoa izateak "eskola" moduko baten tankera du, Andoni Arrutirena bezalako

ihardun bakartiaren aldean .

24

25

26

27

AZURMENDI, J . ; Zer dugu Orixeren kontra, Jakin, Arantzazu-Oñati, 1976, 26 . or ., eta IZTUETA, P . ; °Quiton

arrebarekin" irakurriz, Etor, Donostia, 1989 .

ALTUNA, P. ; "Jose María Estefanía Zabala (1889-1942)" in Euskera, XXXV, 1991, 75-97 . or .

IBARZABAL, E .; Cincuenta años de nacionalismo vasco, Ediciones Vascas, Donostia, 1978, 80-81 . or.

AITZOL "Carta abierta a Eguilleor . . ." in El día, 1932-7-14, 1 . or .

168

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!