26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

(1917ED)

Egunabarraren lenengo argiyarekin batez, azken-indar-aldi bat egifiaz, bere leyo maiterontz

egatu zuen, eta itxita idoro-arren, sartu-nai ba'litz bezala, egoetaz asi zan, suminkiro, beirakiak

jotzen . . .

(1929EE) (1925BB)

Il nai, ezin il. . . Gauaren azkengabea!

Eguna?. . . Bai, nekezkoa;

ur-esnea baiño motelagoa . . .

Eguna noizbait, ordea!

Il-aurreko indarrak zuzpertu ?. . .Beintzat

txoria leioruntz doa,

mozkorki -alatsu udazken-ostoaegun

nekez yaioaz bat.

Mokoz bai egoz otoikor astindu ditu

leiarki lausoz beteak. .

Ai, beiñere ezpalu zorigabeak

begiaz laiñoa urratu!

Lehen ahapaldia zatikaturik ageri da bi olerki bertsioetan : bain zuzen ere ipuian egina dagoen

puntu berean. Halere ahapadiaren egitura metrikoa osoki mantendu du, bai eta narrazioaren erritoma

ere .

Aldakeriren olerki bertsioak Xabiertxoren eriotza olerkiaren antzerako teknikez baliatzen da : bat

batean eta nork egina ez den ez dakigun galdera labur bati erantzuten dio olerkariak :

«Berandu? -Bai, maitea;

illuntzea den . . .

Atsekabeak ez din

astiaren neurtzea

yakiten. "

(XE 116-120, 73)

Gau luzearen ondoko eguna olerkian motela izan dela esateko konparazioa erabiltzen du

Lizardik, ur-esnea baino motelagoa dela esaten du zuritasun edo argitasun gutxikoa zela adierazteko .

Eguna da, azken batean . Olerkian lehenago ohartu den bezala, esklamazioen bidez eginiko

olerkariaren sentimenduen adierazpideak ugaritu egin dira lehengo narrazioaren aldean, bai eta

galdera erretorikoak ere, zalantza edo ezinezkoa gertatzearen arrazoia galdetuz .

Txoriak altzatzea lortu du eta mozkorki, egaldi baldarra eginez doala adierazteko, olerkiaren

hasieran erantsi duen irudi nagusi baten oihartzuna jasotzen du hemen . Udazken hasieran eroritako

ostoak txoriaren kaiola jo men bezalako egaldia egin du txoriak etxearen lehioruntz. Eta egaldiak

zentzu bera du : erorka bat da, kontrolatzen ez den mogimendua heriotza aurrerko azken keinua :

"Beiñola/ -egari mozkorra- yo du kaiola / gaztenik ildako ostoak" .

Mogimenduaren deskripzioa da txoriaren eta udazkeneko lehen hosto eroriaren artean ezartzen

duen antzekotasuna : hegaldi mozkorra, kontrolik gabea egiten dure biek eta heriotza iragartzen du

bientzat . Lizardik hostoaren eta txoriaren artean antzekotasuna bilatu du, baten mogimenduak

467

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!