26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1929EE 1925BB

Leioa. Kaiola, bertan.

Urrezko ariz lotuta pozik txoria:

ez margo, ez eztarria :

ederrik gaxoa, nekez, ezertan . . .

Ipuiei dagokien hasiera topikoa "Bai men zan bein" delakoa kendua dago . Poesiak impresioka

azaltzen du eszenarioa "Leioa" eta bertan dagoen kaiola . Olerkian ez du zuzenean esaten urrezko

kaiola denik, baina zeharka, hurrengo bertsoan, txoria "urrezko ariz lotuta" dagoela esaten du .

Kaiolaren barrak "ari" bilakatu dira, txoria lotzen bait dute eta lotura hori urrezkoa, aberats eta

ederra, disdiratsua dela azpimarkatzen du. Olerkian lotura dela urrezkoa eta ez gereta edo kaiola,

horrek jabeen urrezkoa azpimarratuko bait luke eta ez txoriak askatasuna nahi ez izateko duen

loturaren kalitatea .

"Lotuta, pozik, txoria" hiru hitzak, berez krontaesanean egon beharko luketenak, paradoxan ipini

ditu bertsoaren aide batean, adierazi nahiz txoriaren poza lotuta egon arren, ipuiak zehatz-mehatz

azaltzen du bertsoaren laburtasunak paradoxa horren bitartez adierazi nahi duena : "Ez deritzat bada,

egiya danik, beti giltzapekuak beren menpekotasuna gorroto dutela . Asko maire bai-zuen beria gure

txoritxo onek" . Ipuinean aurrerago, neskarekiko harremanen berri emanda gero, azaltzen edo

deskribatzen du txoria : "Orrela itsus-samarra izan-arren, eta margo politik beste txori askoek lez

ezpa-zuen ere, eta abesti samurretako ezpa-zan erebere eztarritxua . . .dana dala, bera pozik zegoen

beti, ta ludiko txoriyetan auxe, iñolaz zoriontsuena bizi zan" . Itsusitasuna "ederrik gaxoa(k) nekez

ezertan" adierazpideaz jasoa dagoa lehen ahapaldi honetan, gertatuko denaren arrazoietako bat

iragarriz; ez du ez margorik, ez eztarri ederrik . Aurrerago, eta ipuinak daraman narrazio-hurrenkerari

jarraituz, olerkiak ere pare horretan badago, itsusitasunari buruzko aipamen berri bat : beste

txolarreak kaiolakoaren "yasoa" eta bestaldetiko itsusitasuna aipatzen bait du .

Txoriaren zatartasunaren aipamena zeharkakoa, bigunagoa bilakatzen da, ez da zuzenean zatar

denik esaten ipuinean bezala, baizik eta ez duela margorik, ez eztarririk, nekez dela ederra ezertan . . .

(1917ED)

"Leyo aundi batían egon oi-zan gereta zintzilika, lore usaitsuetaz inguratu eta apaindutako leyo eder

batian . Eta andik agertzen zan azkatasuna, beste edozein kayolapetutako txoririk gogo-miñez erailko

ba-zan, noski . . . Ibar zabalak errekatxo argitsuetaz ziarkatubak , saroi gereitsu bikañak, lore-zelai gustiz

alayak, eta an, azkenian, urruti amesgarriartan, mendi luze batzuek, margo urdiñantzeko garbi batez

estaliyak. Urtzian eguzki sutuba, ta aizian, oro beterik, uda-sortitzaren asnasa gozo gozoa. . .

Danori agertzen zan leyo artatik, eta alaz ere, pozgarriagotzat zuen gure txoriyak bere kayola itxiya ".

(1929EE) (1925BB)

Itzalgarri matsondoa .

Ikusgai, berriz ibai,mendi, baso, zelai,

udaaren ta udaren urrea non-nai ( . .)

askazaletu Bazun zerk aska zaletu gogoa!

Ipuinaren lehen zatian ahalegin guztian lehio inguruaren edertasuna, eta lehio hartatik ikusten

diren elementu egonkorrek eta biziek, ¡bar zabalak, errekatxoak, saroi gereitsuak, lore-zelaiak,

mendi luze batzuk . . . Elementu horiek eta gero egingo duen hegaztien aipamenak haiengana

askatasunez joateko irrikiaren eragile izan beharko lukete .

4 5 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!