26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lizardiren 1928-1929 urteen arteko erdal artikuluek erdaraz idazteko zuen estiloa eta gustuaren

berri ematen digute . Irakurraldi saio sakonak eginak zituen erdaraz, zalantzarik gabe, eta gaztelaniaz

adierazbide zehatza bilatua zuenaren lekuko dira .

1930tik aurrera, erabaki konszientea hartua du, eta urte horietatik aurrera euskaraz landuriko,

estilo osatu eta bereziaz landuriko bere artikulurik famatuenak argitaratu zituen : "Olermen irakite ",

"Erdi bearra", "Etxe-barne bizia " . . .

Bestalde, azken hiru urte horietan argitaratu zituen erdarazko artikuluetan erabilitako gaiak

zerikusi handia izan zutela esango nuke erdara mintzabidetzat erabiltzerakoan :

a) Alde batetik, hamairu horietatik bost dira gai politikoa darabiltenak, hau da, irakurlego

abertzalearen eta ez abertzalearengan eragina izatera zuzendurikoak : "Patriotismo y cultura" (1930),

"Memoria y faro" (1930), "Sabino poeta" (1931), "Nuestra conversión" (1932), "Pro Araba y

Nabarra, gravisimo deber" (1930) .

b) Hizkuntzalaritzarekin zerikusia duten beste bi ere aipa genitzake gai berezi baten inguruan

erdaraz idaztearen arrazoitzat : "Gramáticas euskérikas" (1930) eta "Neologismos en Aritmética"

(1933) .

Gainerakoak literaturaren ingurukoak, euskal literaturaren ingurukoak izanik, euskaraz erabiltzen

ari den gaiak erdaraz ere garatzearen funtzioa dutela dirudi, neurri batean, baina, esate baterako,

Lauaxetaren Bide barrijaki buruzko bi iruzkinak erdaraz agertzeak ez du inongo azalpenik, ene ustez,

liburuari jende kultuaren aurrean propaganda egitea ez bada.

Aitzoli dagokionez aldiz, bere zeregina orokorki propaganda, gidaritza eta "akuilari"tzari

dagokionez, badirudi zalantzarik gabe gizartean izan nahi zuen eragina dela arrazoirik

begibistakoena .

Iñaki Larrañagak Aitzolen jokabide hori azaldu nahian, zera azaltzen du :

"Aitzoli dagokionez, erdaraz idazteko zuen erraztasunaz gainera, badirudi erdaraz idaztearen

arrazoiak bat baino gehiago izan daitezkeela : aide batetik, garaiko idazlerik irakurrienak erdaraz

idazten zutela ikusirik idazle horien maila berdina erabiltzeko gai zela frogatu nahia . Prestijiodun

hizkuntza erabili, prestijioa lortzeko asmoz ezkutuko konplexu baten ondorio bezala, eta bestetik,

idazle erdaldunek egindako produkzioa irakurtzen zuen irakurlegoa bereganatzea ezinezkoa zela uste

bazuen ere gutxienik irakurlego hori informatu nahia, hain zuzen, beste idazleek egindakoarekin

bakarrik geldi ez zedin . Erdal irakurlegoa euskal arazoetaz informatu nahiak, beraz alde batetik,

jasotzen dituzten informazio faltsuak eta distortsionatuak zuzendu nahiak bestetik, bultzatu zuela

dirudi gehienbat erdaraz idaztera. Halaere kontraesan hori hor dago" 171 .

2 .3 .3 . Normalkuntza linguistikoa

2.3 .3.1 . Joera garbizaleak nagusi : Arana eta Azkue

Inguru kulturalaren baitan, joera linguistikoak berezi zituen eskoia ezberdinak eta hizkuntzaren

aurreko jarrera ezberdinen arteko zatiketak eta tirabirak mende hasierako giroan eragin nabaria izan

zuten .

Ortografiari, nahiz morfologiari, nahiz lexikogintzari dagokiolarik, eskola eta korronte finko

bat zedarritu zuena Sabino Arana Goiri izan zen, 1896 . urtean argitaratu zuen "Lecciones de

ortografía del euzkera bizkaino" delakoan .

171 LARRAÑAGA, I . ; "Aitzol euskal soziolinguistikaren aiaindari?", 287. or.

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!