26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gutun pertsonalek erakusten dutenarekiko adostasunean, Eusko Ikaskuntzaren Deiaren 1931ko

hirugarren agerkariak, udazkenekoak, Irakaskuntzaz arduraturiko batzordeak eginiko lanaren

intentsitatea frogatzen du, irailaren l4ean bildurik, Xabiertxo liburua agortua dela, eta Eusko

Ikaskuntzak ikasleak euskararen irakurketan eta idazketan treba daitezen behar zituzten Umearen

laguna eta Txomin ikasle liburuak argitara zitzala erabaki zen, era berean Euskal Herriko eskola

publikoetan dauden irakasle eta ikasle euskaldunen estatistikak egin daitezela erabaki zelarik 138 .

Irakurketa liburu horien argitaratze arazoez dihardute Lizardik, Bernardo Estornés Lasak, Angel

Apraizek eta Julian Elortzak 1931ko urtean zehar elkarri eginiko gutunek . Jabier Mintegiagak

Zumarragatik 1931ko abenduaren 25etik Ekainaren 17ra bitarte eginikoak eta Lizardik hari

zuzendurikoak, aldiz, lau arlo nagusitan erabiltzeko euskal testuen prestaketa-lanez dihardute :

Aritmetika, Gramatika, Geografia eta Metodoa .

Garai horretan Lizardik buruan darabiltzan testugintzarekiko kezken lekuko dirudi

"Neologismos en aritmética" 139 deritzan artikulua, gainerakoan hizkuntzaren arazo gramatikalei

nahiz lexikologikoei buruzko artikuluak oso bakanak bait dira Lizardiren luman .

Eusko Ikaskuntzaren Deíak jasotzen dituen Lizardiren azken bi eskuhartzeek irakaskuntzaren

arloan une hartan bizi-bizirik zeuden gaiei buruz dihardute : Euskal Unibertsitatea 140 eta Euskal

Irakaskuntzaren aldeko propaganda egiteari buruzkoa 141 .

Amaitzeko, esan dezagun 1828an Eusko Ikaskuntzaren Deian "miembro de número"-kotzat lehen

aldiz agertu zenetik, 1933ko azken aipamenerarte 142 ikusi dugun Lizardiren partaidetzak hiru arlo

nagusi landu zituela, euskal eskolarena hasieran eta bukaeran, bigarrenik "Kirikiño" sariaren iraspena,

eta hirugarrenik, euskal egunkariarena .

Lehen ekinaldia, "Eusko Elazkona" deituriko elkartea, azkenean "Euskaltzaleak" elkartea izango

den horretara bideraturiko ahalegina egingo du, euskal elkarteek eta beren argitalpenen arteko

koordinakuntza bat sortzera ; bigarrenik, idazleak susperrarazteko sari bat sortzeko asmoa hartzen du

"Kirikiño"ren jarduna eredutzat harturik ; horregatik eman nahi izan zion deitura hori sorturiko sari

berriari.

Euskal Egunkaria sortzeko asmoa ez dut uste gaur egun dituen helburu berekin identifikatzearen

okerra egin behar dugunik . Gogoan hartu behar dugu, gaur egun egunkariei gizarte adierazpideen

alorrean hain konpetentzia handia egiten dieten telebistak eta irratiak ez zutela existitzen . Irratia izan

bazen, baina ez zegoen gaur bezala hedaturik .

Beraz, Lizardiren asmoan edo proiektuan zegoen egunkariak euskal idazleen eta irakurleen arteko

komunikabide nagusienetako bat izateko aukerak izateaz gain, irakurleak euskaraz idatzirikoa

irakurtzen ohitzeko ez ezik, idazle multzo nagusi bat eguneroko ihardunean trebatzeko, eta idazle

taldeak sortzeko balio zezakeen 143 .

138

139

140

141

142

143

Eusko Ikaskuntzaren Deia, 51, 1931, 23-24 . or.

Euzkadi,1933-1-28, 5 . or. ; K-L 411-412 . or.

(1932-2-21) .

(1932-12-20)

"El señor Aguirre (Don Jose María) consultó a la junta acerca de la aceptación de un cargo que como representante

de la Sociedad se le ofrecía en una campaña relativa a la enseñanza vasca, que sin duda debe ser simpática a la

sociedad, pero de la que era posible se dedujeran consecuencias políticas de las que Eusko Ikaskuntza debe apartarse .

Se decidió en este respecto que sin que la Sociedad pueda aceptar un compromiso permanente en asunto en que se

produzcan tales derivaciones, no hay inconveniente en que actúe en cuanto sea pertinente para una enseñanza

autónoma vasca». Eusko Ikaskuntzaren Deia, 57, 1933, 8-9 . or.

Ideia hauen isladapena dela esan liteke 1929aren martxoaren Han, hau da Euskal Egunkariaren aldeko kanpainari

hasiera ematen dion "Euskel Egunkaria" (Euzkadi; 1929-3-16, 4 . or. ; K-L 171-173 . or.) eta "Bararza azi-bearra" :

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!