26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

iruditu izatea izan liteke arrazoia. Baina hirugarren aukera bat ere bada, hain zuzen ere, Lizardiren

beraren adierazpenetan oinarritua izatea, hots, Lizardik zein bide hautatua zuen definitu izatea garaian

modan zeuden iruditeria diztirante eta exotikoetatik aldenduz, ez dago honi buruzko konstantziarik

ordea .

"Ezaguna" izatearen ezaugarria paisaiari edo irudiei dagokienez ia-ia topikoa bilakatzen da

guda-aurreko olerkarietan . Esate baterako, Lauaxetak Lizardiren Biotz Begietan olerki liburuan egiten

den irudien erabilera eta ezagunak diren gauza eta paisaiez diharduela esatean, garaiko joera horren

aldeko agertzen da harrigarrikiro, eta hain zuzen ere, berriro exotismoaren baztertze espresoa eginez,

horiek beregan ez dutela irudirik sortzen adieraziz :

"Dante irudi billa ez zan urrunera joaten, bere liburua irakurriko zutenak ezagutzen zituzten

tokietatik irudiak artzen zituelako . Or alboko mendi ori inpernuko arek dirudi, edo Erromako zubi

ura . Erritarren buruan diran gauzai irudi bat eskeintzen zien . Ormusko perlak edo Chinaco lorak ez

ditut ezagutzen, leen bezain illun nago" 134 .

3 .1 .4 . Errealitatearako hurbilketa

Lizardiren errealitatearekiko harremana adierazten duen "prisma sublimador" 135 horri buruzko

gaurko eta garaiko iritzietako batzuk ikusi eta kontrajarri ditugu eta ondoren, Lizardiren

errealitateari hurbiltzeko eraren inguruko ideia nagusiak azpimarra genitzake .

Lizardik teorikoki nahiz praktikoki obserbazioan, errealitatearen obserbazioan oinarritzen du

bere olerkigintzaren irudimen esparrua, ez da horretan geratzen ordea .

Errealitatea ez ezik, egian, hots, benetako gertakari eta sentimenduen inguruan eraiki zuen bere

olerkigintza, hots, bere begientzat eta bere bihotzarentzat egia ezaguna zena hartu zuen olerki

oinarritzat, abiapuntutzat, egi konkretu eta txiki horien bidez egia nagusi eta ezezagunera hurbiltzeko

helburuz.

Errealitatearen panorama horretan ordea, hautapen bat egiten du, anekdota bizitua, ikusirikoa,

sentiturikoa galbahe batetik iragazirik Orixek "aukeraz" deitzen duen estilizazio prozesua

iraganarizirik, zentzu berri batetarantz bideratzen du, hots, irakurleari bidali nahi dion "mezua"

bilaka dadin .

Lizardik olerkiak lagun urkoei zuzentzen dizkienean haiengan ahalik eta eragin positiborik

sendoena itsasteko asmoz egiten du, eta horregatik, berak ez ezik, irakurleak ezaguna duten

esperientzian oinarrituz egitea erabakitzen du, mezua ahalik eta zuzenen iritxi dadin .

Honela, Lizardi konkretoa denaren olerkari bilakatzen da Aitzolek esaten duenez, baina aldi

berean, konkretoa den hori pentsamentuarekin harremanean jartzean maila sinbolikora hegaldatzen du

ziurtasunez, erabiltzen duen mintzaira poetikoaren zailtasunak gora-behera, irakurleari guztiz ezaguna

egiten zaion iruditeria erabiliz .

Koldo Mitxclenak aipatzen duen Lizardiren gaitasun berezi hura, hots, bere ez dena berea egiteko

gaitasun harrigarri hura, hizkuntzaren elaborazio pertsonala sakona izatearen ondorio ez ezik, olerkiari

134

135

LAUAXETA; "Biotz-Begietan" in Azalpenak, Labayru, Bilbo, 1982, 154-155 . or. Lauaxetaren idazlanen azterle

den Jon Kortazarrek, aldiz, Lizardiren eta Lauaxetaren iruditeria alderatuz biek aurkako joerak dituztela

azpimarratzen du, orden:

«Lauaxeta propugna un régimen de la imaginación distinto (al de Lizardi) . Propone lo que no está asumido . Su

obra poética es incansable, contradictoria, nada le tranquiliza, nada le satisface totalmente . Su lenguaje rompe la

norma . Algunas de sus imágenes provienen directamente de un autor europeo ; por decirlo de una forma simple, no

halaga la idiosincrasia del pueblo, sino que la pone -muchas veces- en crisis" KORTAZAR, J . ; Teoría y práctica

poetica de Lauaxeta, 11 or.

LIZARDI, X. ; "El poeta" in El Día, 1930-6-5, 2. or. ; K-L 304 . or .

1 34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!