26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Berez hutsalak diren errealitate txikiei ohartzean, bizidunen arloko beste hainbat gertakariren

ordezkari direlako ohartzen zaizkie, eta zertzalada konkretuetatik emozioa soilik zaio garrantzitsu .

Horrela, sagasti zurian sortu berriak diren "ler-gabe-lore zabal-zorien/ gorrixka" odol tantoak

bezalakoa da, haur baten erditzea bezalakoa, baina Lizardirentzat biziaren erditzea da lore horietan

gertatu dena. Erditzeetako odolaren kolorea eta loreetako gorrixka dira bizitzaren misterioaren

berritze horren perpetuatzearen errepresentazioaren lotura, gertakari xumearen mirespenaz gain,

ezezaguna zaion misterioaren handitasun eta edertasunaren adierazbide bilakatzen du .

Sufrimenduaren aurreko jarrera bitalista eta ekintzalea da Lizardigan nagusi helduaroko

olerkietan, "min etsia " . Beretzat hurbileko bizikizuna zen hil-beharraren aurrean izan zuen ezin-etsia,

ezin-onartu latza, ezinbesteko datua dugu haren olerkietan isladatzen den jarrera ulertzerakoan, eta

zalantzarik gabe, bizi behar izan zuena eraman ahal izateko Jangoikoagan zuen fedea -kezkatsu eta

itauntzailea bazen ere-, euskarri sendoa gertatu bide zitzaion . Bere olerkietan ez dago erretorikarik,

ez dago pose puzturik.

Gaztaroko olerkietan nabarmenki antzeman daitekeen kezka eta "yorana ", definitu ezin den ihesi

joateko nahikari bizia eta bideak bilatzen ibiltzea bera da, ene ustez, helduaroko Biotz Begietanen

sumatzen den barrengo ahots apala, naturaren bizi-nahi bera partekatuz gainbeeraren galaziezinari

buruzko kontzientziaz ohartua dagoen ni hausnartzaile eta asegaitza .

2.- KONPROMEZU POLITIKO ETA KULTURALAREN GARRANTZIA

Lizardiren jarrera politikoaren deskribaketatik eta dokumentuetatik ateratako ondorioek ideia

abertzaleekiko konpromezu garbia adierazten dute 1914 edo -1915z geroztik . Konpromezu politikoa

hartzea lagun artetik datorkio, eta familiaz dagokion karlismoa aide batera utzirik, Sabino Aranaren

ideien zaletasunak erro sakonak bota zituen beragan . Tolosako giroan, ziuraski jadanik lanean eta

libre gisa Legegintza ikasketetan diharduelarik, konbertsio baten tankera du konpromezu-hartze

honek. Errotik aldatu zuen pentsamoldez eta gizon konprometitua bilakatu .

Politikoki bere kabuz harturiko konpromezuak hizkuntzarekin eta euskal kulturaren suertearekin

konprometatzera eraman zuen, era berean . Bere famili giroan, bazterturiko edo garrantzirik eman

gabeko euskal nortasuna berreskuratzera eta hartan trebatzera eraman zuen, zalantzarik gabe ordurako

gaztelaniaz landua zuen idazlumari bide berriak harreraziz .

Bere hitzetan esanik, "apartamiento colegial" horrek gaztaroan isolaturik edo eduki ondoren,

ohartemate politiko honek gehienetan egotzi ohi zaion baino gehiago markatu zuena esan daiteke .

Gaztaroko olerkiek ohizkoa zen abertzaletasun sutsua eta aldi berean xaloa jasotzen dute : bere

etorkizunaren espektatiban aldaketak gertatu arren, gaztaro horretako idazlanek adierazten duenak,

maitasunaren, naturaren nahiz aberriaren gaiaren tratamenduak isladatzen duena sentimentalismoa eta

ideialismoaren sinpletasuna da .

Aurrerago isladatu zen pertsona mailan eta gizarte mailan ematen ari ziren aldaketek, gaisoaldi

eta heriotzek, debeku politikoak eta diktadurak, ideien sakontzea eta sentimenduen umotzea ekarri

ziotela . 1925-27 urte horietan argitaratu ziren lehenengoz isilaldi horren emaitzak eta aldaketa giroa

isladatzen dute garbiro . Errealitate berri bati egokitzen ari zaio 9 .

9 1918koak diren Ga tiaren otoitza eta beste zenbait olerkik zuzenean zerk eragina den ez dakigun etsikortasunaren

lekukotza aurkezten dute, arestian esan dugunez . Jarrera edo pose hutsa izateko konstanteegia dirudi, olerki batetik

bestera hedatzen da, bere literatur lanen lehen epe guzti honi eragiten dio . Frustazio sentimentala eta

etsikortasunak, desengainoak, bi fede segururen irtenbidea bakarrik uzten diote, jadanik aipatua dugun

Jaungoikoarena eta aberriarena. (Ikus "Edizio Kritiko baterako" eranskinean, Aztu, biyotz orrek!, 1919) .

332

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!