26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

artean oñak illunik,

azken-arbazta-begiez

udaberrirako biziez .

!Oi zein aizen eder, loa :

eriotzaren anaitzakoa :

bizitzazko urloa! . . .

O HARRAK

Bertsioak :

Hiru ezagutzen dira, lehena Euzkadi egunkarian "Erdi-bearra" 82 artikuluan, urte bereko Euskal

Esnaleakoa 83 eta 1932ko Biotz begietangoa 84 .

Lizardik Negu edo 1932ko bertsioan agertzen den bezala Bizia Lo olerki honen sortzeko egokiera

eta unea deskribitu men "Erdi-bearra" deituriko artikuluan .

Han ematen duen bertsioa ez da bertso tankeran idatzia, prosa tankeran baizik, baina etenak,

bertsoen neurriak markatuak daude jadanik, eta 1930ko EE nahiz BB bertsioetan daudenekin erabat

dator bat . Udaberria ez da pertsonifikazioa bihurtua maiuskularen bitartez BB .ko azken bertsiorarte .

Gainerakoan aldaketa ortografiko bakarraz gain, izenburua eta azpititulua soilik aldatu zituen : lehen

bi bertsioetan olerki autonomotzat du eta "Negu" du izenburutzat eta inpresioak "Otsail-erdian

ikusia" dela zehazten du.

Azken bertsioan aldiz, "Urte giroak ene begian" poema orokorraren lehen atala da poema hau eta

horregatik azpitituluan dagoen "-n ikusia" erredundantetzat kendua dago . "Negu" enuntziazio zuzena

zeharkako batez ordezkatu du eta urte-giro bakoitzaren izendapena bere begietan nagusi den

inpresioaz ordezkatu du: neguan Bizia lo, udaberrian Sagar-lore, udan Baso-Itzal, udazkenean Ondar

gorri .

Lizardik olerki hau bere sorketa prozeduraren adibidetzat aurkezten du :

"Goia, mendi-gaillurrak, bideko zernaitxoak, basoa, elur-ondarrak : laburki, begiragarri oro, nortu

eta eraski olertsuez mamitu zitzaidan . Sorginkeriazko norme ta mamitze orren indarrez. Goiak

bazirudidan Egunak urrezko azkonez zauritutako norbait . Karraxika nentzun bide-ertzean otalorea : aots

bizi-pitzatu batek eztarri meea lakartu eta eten-bear ziolarik . Pago bakarti bati neska pertxentaren

tankera artu nion . Basoa, ez aritzez zirudidan osatua, baizik . . . norbaitzuez: oin-oñeen gañean luze-luze

egifiak, erne-indarra goi argi-jario artatik egarriz edaten . ." 85

Ohar metrikoak :

8/6a/8/6/8a/8/6b/6/6b .

Ahapaldiak : Zortzi eta sei silabako bertsolerroen konbinaketaz eginiko ahapaldi asimetrikoak

hiru bertso errimadunez osaturiko ahapaldi motzaz burutzen da.

Ohar literarioak :

82

83

84

85

LIZARDI ; "Erdi-bearra" in Euzkadi, 1930-5-8, 5 . or.; K-L 299-303 . or .

LIZARDI, X. ; Euskal Esnalea, 316, IV 1930, 66-67 . or.

LIZARDI; Olerkiak, Erein, Donostia, 1983,141-143 . or.

LIZARDI ; "Erdi-bearra" in Euzkadi, 1930-5-8, 5 . or . ; K-L 300 . or.

5 6 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!