26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 .- JOSE MARIA AGIRRE. ZENBAIT DATU BIOGRAFIKO

1 .1 . FORMAZIO URTEAK

Jose María Agirre Egaña 1896ko apirilaren 18an jaio zen Zarautzen, oraindik, berak ezagutu

zuenean bezala, Azara deitura daraman kalean .

Hamar urte zituelarik, familia osoa Tolosara aldatu bazen ere, haurretako jolas-leku izan zuen

hura izan zen beti bere jaioterri maitea . Hala adierazten digute bere kazetari-lanek eta "Maitea"ren

apurño edo fragmentoek 40 .

Zarautzen utzi zituen Tolosara aldatzean senide eta lagun kutunenak (amona, Liorko, Onuzki . . .),

bere olerkietan hain sarri aipatzen den amonaren etxea . . . Zarautz herriari zion atxikimenduaren

lekuko da bere gaztaroa gogoratuz idazten ari zen Maitea poema amaigabea, eta bereziki, Ondaurtz

abestia izeneko "apurño" edo fragmentoa .

Antonio Maria Labaien adiskide mina izan zuenaren lekukotzari esker dakigu Lizardiren amaren

aldeko familia Zarautzen ezagun eta errespetatuenetakoa zela . Lizardi hil zenean Eusko Ikaskuntzaren

Deia aldizkarian idatzi zuen artikuluan hala gogorarazten digu :

"Goizean-goiz eta baztergabeko ondartzatik Mendi-Lauta barren egurastu naiz . Uda erdian

gaudelarik udazken zait oroi . Ta Lizardiren "Urte-giroak» ta batez ere "Ondar-gorri" .

Lizardiren aitonaren aitarenak ziran lurralde ondartsu aiek guziak. Lenago "Mendi-Lauta" ondar ta

pifiari, gaur etxe apaifiez betetako Zarautz berri . Zarautz zarrean kalez inguratua geldi da "Torre

Luzea" Egañatarren jauregi :

"Asaba zaarren baratza,

untzadun ormek esia

eguzkiak leen maitea . . ." 41 .

Beraz, ¡bon Sarasolak dioen bezala 42 , idazle honen jatorrizko gizarte-mailaren berri jakiteak

haren testuinguru kulturala hobeto ezagutzen lagunduko badigu, gogoan hartu beharko da geroago

Tolosan eta Madrilen egin zituen ikasketez gain, famili-jatorriak berak ere kultura mailari

dagokionez garaiko euskaldungoaren kultur mailatik gora kokatzen zuela .

Esandako honen osagarri eta Zarautz herriari zion atxikimenduaren adierazgarri gisa aipa daiteke

Lizardiren gutunen arteko bat: Aita Venancio de Ameztiri, Zarauzko presbiteroari, zuzendurikoa,

datu batzuk eskatzeko egin zizkion bisitaldietan ez zuelako ikusi nahi izan . Gutunean aipatzen dituen

dokumentu eta artxibategi familiarrak Lizardiren famili giro kulturalaren berri ematen digu,

bidenabar:

40

41

42

43

"No he de ocultarle, finalmente, que su actitud me ha parecido doblemente inexplicable, cuando

he sabido que para sus noticias se ha servido repetidamente de documentos pertenecientes al archivo de

Don Francisco Maria de Egafia, mi abuelo materno, q .e.p .d ., prestados por mano de mi tío

Corvado" 43.

"Tristezas de un jocoso sentimental", "Zarautz erdelerri» eta beste zenbait artikulutan ikus daiteke . Maitea

poemaren eskeman ere bai . Ikus Olerkiak, Erein, Donostia, 1983, 217-219 or.

LABAIEN, A . M. ; "Lizardi'tar Xabier" in Eusko Ikaskuntzaren Dei, 57, 1933, 18-21 . or .

"Honenbeste anekdoten artean ez dakigu ezer, adibidez, haren familiaren status sozio-eknomikoaz eta ogibideaz" .

SARASOLA, I. ; "Lizardiren poemagintzaren alderdi formalen estudio baterako" in Homenaje a Julio Caro Baroja,

Centro de Investigaciones Sociológicas, Madrid, 1978, 953 . or .

1932-9-lean bidalia . Ikus "Lizardiren Eskutirzak" eranskinean 46 . dok.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!