26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lexikoari zegokionez, aldiz garbizaletasunaren kezkak mendearen hasieran goren maila iritxi

zuen bi egile nagusiren eskutik: Sabino Arana eta Resurrección María de Azkue .

Sabino Aranak erdal maileguen aintzinatasunari eta euskal hizkuntzaren barruan harturik izan

zezaketen ñabardura semantikoari ohartu gabe, haiek ordezkatzeari ekin zion hitz berriak,

neologismoak, asmatuz . Sabino Aranaren jokabide lexikologikoa, euskal gramatikaren logika

aztertu eta, ondorioz, logika horren arauak erabiliz, asmatu zituen hitzak, honela "euskera berri"

izenaz ezagutzen has¡ zen hizkuntz eredua osatu zuen .

Azpimarratzekoa da Sabino Aranaren eredu linguistikoaren indarra eta eragina handia izan zela

XX. mendearen hasiera honetan, batez ere, arestian esan dugun bezala, politikaren arloan jarraitzaile

zituenek bere egin zituztelako haren ideia linguistikoak ere, zenbaitetan politikaren arloan beren

buruak abertzaletzat aitortzen zituztenei "Maisuarenganako begiramenez" haren arau linguistikoak ere

bete arazi nahi izateraino .

Garbitasunaren kezka da, era berean, Azkueren lan itzelaren eragile nagusienetako bat .

Ortografiaren aldetik Sabinoren eredutik gehiegi aldentzen ez bada ere, lexikoaren garbitasunaren

arazoari ematen dion irtenbidearengatik, eta morfologiaren arloan duen ikertzaile jarrerarengatik,

Sabinok baino askoz eragin iraunkorragoa izan du Azkuek XX . mendeko euskararen bilakaeran .

Azkueren obrak euskal hizkuntzaren alderdi gramatikalen oinarri-oinarrizko funtsak ezarri zituen

mende hasieran eta zalantzarik gabe eragin gehiena izandako obratzat 1905-1906 urteetan Euskera

aldizkarian argitaratu zen Diccionario Vasco-Español-Francés aipatu behar da, Pizkunde mugimenduko

idazleen belaunaldia zigilatu zuena 172.

Azkuek lexikogintzaren garbitasunaren arazoari aurre egitean ez zuen Sabino Aranak bezala, hitz

berriak osatzearen bidea hautatu, nahiago izan zuen lexikogintzaren alorrean berrezarpen lexikala

deitzen den bidea erabili, alegia, testu zaharretan ahazturik zegoen euskal jatorriko hiztegia

berreskuratzea, zenbaitetañ zentzu berria emanez, eta euskalkietan, jendearen ahotan gordeak zeuden

euskal jatorriko hainbat hitz bildu eta ezagutzera ematea .

Pizkunde aroko belaunaldiarengan Azkuek izandako eragin guztizkoa ongi ezagutzen den arren,

Lizardiren 1928ko artikulu batek argi eta garbi aitortzen du Azkueren hiztegia guztiz begiragarria

bazaie ere, eragozpen nagusi bar nabarmentzen zaiola, alegia, euskaratik erderara egina izateagatik

eta gehienetan euskal idazleek alderantziz ihardun behar dutenez, erabilera zaileko gertatzen zaiela:

"Pidiendo el debido tributo a la valía y méritos de nuestros primitivos diccionarios, fijémonos

más especialmente en la presente ocasión en aquellos más modernos que casi exclusivamente han sido y

están siendo empleados por los obreros del actual renacimiento euskérico . Se reducen a dos : el del

señor Azkue y el de los señores Bera-López Mendizábal . Enorme, valiosísima, bastante a inmortalizar

en la historia de nuestras letras de su infatigable autor es la labor que supone el primero, rico el tesoro

en él recogido ; pero dificulta en extremo su uso eficaz y corriente la carencia de clave romance . A

remediar este obstáculo viene oportunamente el segundo, y su ayuda práctica al idazle ha sido por ello

meritísima, pero en la actualidad comienza a ser ya insuficiente» 173 .

Lizardik artikulu honetan askiezatzat sumatzen duen euskal hiztegien eremuan Euskaltzaindiak

egiten diharduenak biltzen ditu garai hartako guztien itxaropenak . Amaitu gabe dago ordea .

172

173

ZAITEGI, J ., "ETXETXO " ; "Aitzolen gizaldia" in Euzko-Gogoa, 1, 1950, 5-7 . or . Azkueren hiztegiak belaunaldi

horretan izan zuen eragina azpimarkatzen du :

«Euskel-iztegiko itzik asko, erdiak baiño geiago, noski, zokondoratuta zeuden ; beraz, eskubete diña ez ziran itz

moltsoz, beren oldozpenak adierazi behar zituten olerkariek . Amaika ia eztitsu, argi eta ezagun, baldankeriz eta

zabarkeriz, ugarra yarioan eta sitsak janda zokondoan geundurik ziran . ( . . .) Len esan dudanez, ia asko erdoiz

janda, lizunez beteta, ta elbarriz jota, beste ania, idazti zaarretan eta oraindik sakabanatu ta bakanduta zeuden .

Beraz, alik eta ia berri gutxienik asmatuta, Azkueren iztegiko itz yatorrak bildu ta, erabilliaren erabilliz

garbitu, soildu ta egutera ekarri zituten" .

LIZARDI, X.; "Traducciones-diccionarios" in Euzkad4 1928-8-7, 1 . or. ; K-L 125-126. or .

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!