26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 .2.2 . Aditzaren gorputz fonikoaren eta kategorizapen gramatikalaren moldaketak

2.2.2.1 . Aditzaren infinitiboa eta partizipioaren arteko neutralizazioa

Sintagma mugagabeen erabilerari beste berezitasun morfosintaktiko bat lotu ohi zaio Lizardiren

hizkuntzaren azterketetan . Aditzaren infinitiboa eta partizipioaren arteko ezberdintasun

morfologikoa neutralizatu eta duten distribuzio konplementarioaren arauak gainditzea, alegia .

A. Jatorria

Ibon Sarasolak, aipatua dugun azterketan jasoa duen ezaugarri morfosintaktikoa dugu hau ere, eta

garbiro bereizten du lehena olerkigintzaren hizkuntzari atxikirikotzat hartu behar dela, eta bigarren

hau aldiz, prosalarien artean ere aurkitzen dela:

"Iñoiz kontrakoa esan bada ere, ez da "a" mugatzailearen baztertzea nahastu behar olerkariengan

nabari daitezkeen gainerako hizkuntz bitxikeriekin, adibidez aditzaren infinitiboaren eta

partizipioaren arteko bereiztasun gabeziarekin . Azkeneko hau garaiko prosalariengan ere maiz

gertatzen den gauza da . Bestea, ordea, inoiz ez olerkigintzatik at . Beraz, azken honen ezaugarritzat

hartu behar dela uste dugu dudarik gabe" 141 .

Sarasolak aipatzen dituen prosalariengana jo gabe, Lizardiren beraren aipamenak egin genizake . .

Adibide gisa, euskaraz argitaratu zituen lehen kazetari-lanak aipatuko ditugu . 1928an Argian

argitaratu zituen "Berriketak" artikulu sailean "astirik galdu nai dutenentzat" delakoan, honela dio :

"Artabururen batek kaska ezurra mallatu ote-zidan ere jakin naiko dezute, ba . . . Baña ez, enetxoak;

ez zan orrelakorik gerta, Jainkoari ta nere oin bizkorrei eskarrak" 142

Eta aurrerago, baserritarrentzat eginak bide diren bertso batzuetan,

"Gaizki-esan guztiak

barka dizkizutet ;

bakar-bakarrik min bat

kolkoan gorde det" 143 .

Mende hasierako eta Lizardi baino lehenagoko olerkarien arrean aurki daitezke zenbait kasu .

Bereziki partizipioaren markaz gabetutako zenbait aditz sintagma azpimarratzera mugatuko gara, ez

da oso sarri aurkitzen den moldea, hala ere, eta erregulartasunez, Orixeren idazlanetan bakarrik

topatzen da .

Partizipioaren -i edo -tu amaierak dira izkutatzen direnak berez agertu egin beharko luketen

aditz-sintagmetan . Esate baterako, Orixek, Olerki guztiak liburukian bilduriko olerki zenbaitetan :

" . . . urruti bial ninduzun" ("Nere ama", 1915)

"ez det uste ikus denik" ("Maitagarriena" 1916)

Orixez aparte, eta euskalkiz hurbilekotzat jo genezakeen Manuel Lekuonaren olerkietan ere aurki

genezake adibiderik :

"Erakus ziyon Euskera ezti

izkuntzetan ederrena,

lizunkerian itz lasai ta

141 SARASOLA I .; "Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio baterako ", 961 . or .

142 LIZ.ARDI, X.; "Astirik galdu nahi dutenentzat" in Argia, 356,1928-2-12, 1 . or.; K-L 77. or .

143 Ibidem, 1 . or.; K-L 79. or.

263

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!