26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

(ZE 46, 137)

Konparatiboaren arloan ere ematen dira laburketak :

A) "Lurralde gizenik gabe

gure Euskalerriaz ain guziz beste"(lako)

(EB 63-64, 181

Beste zenbaitetan laburdurak euskal egitura sintaktiko

jakintzat eman eta hartan oinarriturik eginak dira:

A) "Uda suzko itxaso baitut ibili

gerizpe atsegin bat nuela untzi"

(OG 1-2, 165) .

Arruntagoa litzateke "nuela untziTZAT" aurkitzea baina egitura hau bera ere ulergarri eta

ezaguna zaigu .

Hurrengo adibide honetan, ordea, aditza eta atzizki modala bera ere izkutaturik ditugu esaldi

nagusiko aditza ez ezik . . .

B) "Izotz bat untzi gure ibilgoa . . ."

(EB 55, 181)

C) "dantzari talde baco'tiarrak

naaspil zoroan zuti-baldarrak

esku goituan ontzia ardo . . ."

(SL 46-48, 149)

Sagar Lore izeneko olerkian dagoen ahapaldi zati honetan ere aditza eta are atzizki modala -larik

isildurik aurki genitzake .

2.4.1 .2. Zenbait laburpen berezi

Beste zenbaitetan Lizardik eraginiko laburketa gaitzagoa da . Adibide gisa hartuko dugun

honetan esate baterako, hiru hitzetan du bildurik hodeiak oihalekin erkatu eta haiek bezala litsetan

urratu direla adierazten duena . Irakurleak min du aditz laguntzaile batez osatu esaldia, elipsiak aditz

sintagma osoa kimatu bait du : "lits"en moduko "urratu"ak dituzte . Kimaketak biak izen bilakatzen

ditu -ohar bedi "lits urratu"ren paralelotzat hurrengo lerroan emana dagoena "orro" izena dela-, eta

euren alderdi fonikoaz baliatzen aliterazioa egiteko, eta ekaitzaren aizearen eta itsas kolpeen hotsa

imitatzeko :

"Odeiek lits urratu ;

itsasoak orro, . . ."

(BMD 9-10, 119)

odeiek lits urratu o-e-i-e-i-ts-u-rr-a

itsasoak orro i-ts-s-o-a-o-rr-o

Beste zenbaitetan, hizkera mintzatuan bakarrik erabiltzen diren adierazbide laburzaleez baliatzen

da, bereziki kutsu kolokiala duten egiturez. Esate baterako, -ki atzizkiaz zenbait aditzekin sarri

erabili ohi den aditz-izenen bidez emaniko esaldi kausal esplikatiboak sarri aurki daitezke:

[Aditz izena+ki] atzizkiaz eginiko esaldi kausal esplikatiboak modu esaeratsuan, laburrean eta

bereziki espresiboan azalpena eman nahi denean erabili ohi da :

A) "Belarpeko txuloa kilkerrak bai eder,

29 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!