26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 . LIZARDIREN OLERKIEN EDIZIO KRITIKO BATERAKO

2 .1 . POEMAGINTZA LIZARDIREN LAN LITERARIOEN TESTUINGURUAN

2 .1 .0 . Sarrera

Lizardiren poemagintzaren edizio kritiko baterako materialeak eskuratzeko asmoa duen- eranskin

honetan, lehen sarrera gisa haren poemagintza bere lan literario guztien testuinguruan kokatu behar da.

Lizardik landu zituen genero literarioak lau dira, kazetaritza, antzerkia, olertia eta ipuingintza.

Edizio Kritiko honetan azkenengo biak jasotzea erabaki da, elkarren arteko harremana datu

argigarria bait zaigu Lizardiren olerkigintza hobeki ezagutzeko .

Literaturaren alorrean landu zituen beste zenbait genero : kazetaritza (ehun artikulutik gota) eta

antzerki lanak (lau obra ezagun) ditugu aipagai, bada, sarrera honetan .

Era berean, Lizardiren zeregin literarioaren barruan, Biotz Begietan liburuaren sorrera eta

Umezurtz olerkiak liburua, bera hil ondoren Euskaltzaleek argitaratuaz ere zenbait azalpen eman

behar dira.

2 .1 .1 . Kazetari-lanak eta narrazioak

Lizardiren kazetari lanek zerikusi estua dute bere ekintza kulturalekin, hots, Eusko Ikaskuntza eta

Euskaltzaleak taldearen barruan izan zituen zereginekin .

Bietan ere prensa eta propaganda lanetan aritu zenez, esan liteke, 1927-1930 urte bitartean

argitaratu zituen artikuluetatik asko, berrogei inguru, erdia baino gehiago ekintza kulturalen arloan

aipatu ditugun hiru jomuga nagusi haiek sustatzeko izan zirela : euskal eskolak, Kirikiño saria eta

Euskal Egunkariarena . Horretaz gain, jakina, urtean zehar ospatuz joan ziren Euskararen Egun eta eta

Haur Euskaldunaren Egunak etabar promozionatuz idatzirikoak ere badirelarik .

Lizardiren kazetari lanetan atal berezia merezi duten hiru sail edo multzo berezi azpimarkatu

behar dira . Horietan lehena "Berriketak" izenburuaz argitaratu zituen hamairu narrazioak eta bi lagun

mutil zaharren gorabehera farregarriak kontatzen dituztenak .

2.1 .1.1 . "Berriketak"

"Berriketak" direlako narrazioak Argia astekarian argitaratzeko idatzi zituen 1928 urtean

Urtarrilaren 22tik has¡ eta Irailaren 23a bitartean . Narrazio horietako batzuk ilustrazio grafikoaz

batera, Lizardik berak eginiko marrazkiaz batera argitaratzen ziren Argia astekariaren lehen orrian,

eta helburu nagusitzat euskaraz irakurtzeko ohitura handirik ez zuen irakurlegoari irakurgai errez eta

farregarriak eskeintzea zuen helburutzat, gorabehera xelebre batzuetako protagonista bilakatuz Patxi

Ardatz eta Peru Eltze.

2.1.1 .2. "Glosas Triviales"

Kazetari lanen artean, prosa literarioaren tankera berezia hartzen duten artikuluez osaturikoa da

azpimarratu nahi nukeen bigarren artikulu saila : "Glosas Triviales" direlakoek osaturikoa .

Biografiaren atalean esana dugun bezala, "Glosas Triviales" artikulu saila Lizardik 1929an

Zarautzen gaisoaldi ondorengo sendotze hilabeteetan izandako orduetan egindako lanez osatua da.

Gaiak era askotarikoak dira eta bere garaiko gai arruntetaz zuen ikuspegia erakusten digute,

4 3 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!