26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hala ere, Anjel Zelaietak bere artikuluan jarrera posibilista hori frogatzeko hartzen dituen

Lizardiren artikuluetako aipamenek ez zait iruditzen egileak dioena baitesten dutenik .

Zelaietak harturiko Lizardiren kultura, literatura, eta hizkuntz politikari buruzko zenbait

irizpidek gaur egun arrazoi bidezkoak eta neurri-neurrikoak badirudite ere, garai hartakoen artean

hainbat polemika altxa zuten, aurrerago zehatzago aztertuko dugunez, euskara kultur mintzabide

bilakatzeari buruz "poliki, ez jauzika" egin beharreko bidea ote zen eztabaidatu zuenean bezala .

Politikari dagokionez aldiz, bere gutun eta artikulu gehienek aditzera ematen dutenez, ez zuen

Lizardiren jokabide abertzaleak etsimendurik onartzen, ahal zena egitearen aldekoa agertzen da -

praktikoa beti- amets handietan eta urrutiko intzaurretan fidatu gabe .

Arestian aipaturiko Agirre anaien hitzei esker Lizardi "Comunión" zeritzan alderdiaren

ordezkari izan zela dakigun era berean, hau da, ez zela jarrera erradikalenen aldekoa izan, era berean

Aita Segundo Bilbaori bidaliriko gutunak ere, politika arloan jarrera parlamentarioa, Autonomi

Estatutua lortzeko Espainiako Estatuko agintariekin itunak egitearen aldekoa azaltzen zaigu :

"Entonces surgió el problema de si se debía ir o no en busca, no ya del mal menor, sino del BIEN

MENOR (menor que el deseado) que la consecución del otro Estatuto, encajable dentro de la

Constitución que no tenemos otro remedio que acatar precisamente porque en la politica formamos

parte integrante del Estado que nos la ha impuesto" 9 5 .

Lizardik berak hizki handiz idatziriko "BIEN MENOR" delako formulazio horretan agertzen

da Lizardiren jarrera politikoa ez dela erradikala, eskura dauden bideak erabiliz jokatzearen

aldekoa baizik. Horrek ez du itsu bilakatzen onartu duten bide horrek eskaintzen dituen aukera motel

eta zailen aurrean . Errealismo honen frogatzat ikus daitezke Madrilera eginiko 1932ko bidaia

batean, Madrileko Parlamentura eginiko bisitaldi batean ikusitakoaz egiten duen deskripzio zehatza .

"Bata bestearen ondoz yaikitzen dira olako ta alako nork bere eskaria egifiaz . Lendakariak beti

legun erantzuten die . Nik uste, eskari oien etorkizuna auntzaren gauerdiko eztula or nunbait ote diran,

Bafia mintzalariak, bereak eta bost irauli ondoren, pozik exertzen dira, ta uts egin gabe, bereala atarira

diyoaz, inguru-ibilaldietan barna zorionik ematen al-dieten" 96 .

Lizardiren Legebiltzarraren deskribapena aski ironikoa da, baina mingostasunik gabea, umore

finez egina. Bereziki nabarmentzekoa dirudi Madrileko Biltzar Nagusietan sumatzen duen betiereko

joera zentralista, batez ere Ortega y Gassetek Kataluniako abertzaleei erantzunez ematen dízkien

erantzunetan : "Erri aundien eta txikien abertzaletasuna ez omen dira gauza bera . . ." 9 7 .

Abadal, LLigako ordezkariaren ahoan ezartzen du Lizardik euskal estatutuarekin gertatzen ari zen

prozesuaren azalpena, Madrileko Gorteek oztopoak eta zailtasunak, aitzakiak asmatu baizik egiten ez

zuen bitartean:

"Orain zenbait unte, guk Lligakoak bakarrik, eskatzen gendunean gutxi gifiala erantzuten zenuten ;

gu ez gifiala Katalunya . Pixkanaka, ango alderdi guztiak abertzaletu dituzu, ta orain emen gaude

guztiok, katalufiatar aldun oro bat-egifiik, leengoa beta eskatuz. Ori gutxi delarik erri-iritzia nai

zenduten eta egin da : Katalunya osoak Estatuaren aide botatu du . . . Eta zuek, antzifia bezala gu ez

gerala Katalunya diozute : geienak ez daudela, Katalunyan ere gure alde . Zer bear duzute bada? . . .

Zeok egindako Konstituzioa e-tzazute ukatu bai, ta aski dugu" 98 .

Eskura zeuden aukerez baliatzearen aldeko zen aldi berean, garbi nabari zuen euskal

abertzaletasunak Espainiako Estatu zentralistaren menpe egonik zituen bide parlamentario estuak, eta

95

96

97

98

Ikus "Lizardiren Eskutitzak" eranskina, 27 . Dokumentua.

LIZARDI, X . ; «Etxe-barne bizia . España-Legebiltzarra nere begipean" in Argia, 573, 1932-5-17, 9 . or . ; K-L 381-

385 . or.

Ibidem., 382. or.

Ibidem., 385. or.

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!