26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Laugarren adibide honetan Lizardi berez erritmikoa den baliapidea helburu espresiboak lortzeko

erabiltzen ari da, olerki itxia edo zirkulu itxia osatzen duen olerkiaren sarrailtzat baliapide foniko

honezaz baliatu delarik, sentimenduaren alorrean gertaturiko bilakaeraren kontrastea azpimarratzen

du, berdina denaren aldean "miña"ren aldean etsimenduaren aldetiko ezberdintasuna, azpimarratzen

du.

Anaforetan ordea, jatorragoa, puroagoa dugu Bultzi-Leiotik olerkian erabilirikoa eta oker ez

bagaude, efektu sonoroa baizik ez du, musikalitatearen efektua indartzeko helburu soila du erritmo

baliapideen erabilera ugaria dela eta ospetsuena den olerki honetan :

"Oi lur, oi lur!

Oi, ene lur nerea!

Oi goiz eme,

parre gozoz ernea! . . .

(BuL 1-4, 91)

"0¡, ene lur,

ba'ninduzu zerea,

zu landu, ta

zure sariz asea! . . .

(BuL 21-24, 93)

Anaforak poemaren egitura osoaren erritmoari dagozkio, eraikuntza osoaren erritmoa moldatzen

duen errekurtsua da aurreko zenbait adibidetan erakutsi dugunez .

1.4.5.3 . Errepikapenak

Anaforak bezala, errepikapenek ere funtzio bikoitza dute, aide batetik erritmoa markatzea edo

erritmo biziagoa egitea, eta bestetik olerkiaren ahapaldien arteko lokeraren ardatz gisa jokatzea,

erritmo batasuna emateaz batera, paralelotasun sintaktikoa ere sortzen bait dute .

Lizardik bere olerkietan erabiltzen dituenen artean, zenbait sail txiki egin daitezke, erabateko

sailkapenik egiteko helbururik izan gabe .

A) Errepikapenen arrean esaldi soil batzuen errepikapena besterik ez direnak aipatuko genituzke :

"Baaramate eraman! Zuaitz eroria . . .

Errukia garaituz, betor nerekoikeria.

Baaramate eraman! bestela mendia

ezpainikek geiago begiaren pozgarria " .

(ZE 53-56, 137)

Errepikapen hauek emotiboak edo adierazkorrak direla esan genezake . Sentimenduen kolpatze

edo pilaketa beste helbururik ez dutenak .

B) Bigarren sailtxoa leloek edo errepikapenaren ugaritasunagatik kantuetako estribilioa "leitmotiv"

bilakatzen diren errepikapenak ditugu :

Hauen arrean aipagarrienetakoa Biotzean min duten agertzen den "Ots, ots, enegan biotz!"

delakoa litzateke, errepikapena izateaz gain, duen onomatopeia efektuaz olerkiaren ardatz

emozionala bilakatzen bait da.

Aurrerago aipatuko ditugun beste zenbait lelo bezala, hau ere olerkiaren arian aldatuz, bilakatuz

joango da :

2 12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!