26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lizardik bezalaxe, beraz, Euskara ohitura onen gordailutzat jotzen du, bai eta foruen guztizko

heriotza galerazi lezakeen gauza bakartzat ere :

"Baldin euskera biztzen ezpada

Illtzat daukadaz foruak

( 65-66, 18 or.)

Arrese-Beitiak olerki horretan egiten duen Ama Euskararen metaforaren erabileran ez dago

garapen alegorikorik, Ama euskara, funtsean maite den hizkuntzari ama izena ematea afektibitatea

adierazteko era bat da eta hura dela guri bizia ematen diguna adierazteko era bakarrik da .

Funtsean haren atributu guztiak hizkuntza, hau da figuraren alderdi errealetik datozkionak dira :

Geure erruz bada, ekarri dogu

Eriotzako unera,

Berbeta eder gozo ta leun au

Beste munduko atera ;

Norbait ezpada laster minduten

Osasun emotera,

Mundutuik laster juan bear dau

Ama Euskerak bestera

(67- 74, 18-19 or .)

Gernikako Arbolaren oinetan jartzen du "etzinik/ Estu ta larri ¡ya illian/arnasaz bete eziñik (83-

84, 19 or.)

Arrese-Beitiak, ama hil delarik, haren semiak izan behar dugun samina kantatzen du . Foruen

galeraren ondorengo gaiak darabiltza erlazioan Iparragirrek bezalaxe, baina amaren irudian ez da

amatasunaren ezaugarrietan, ez emakume izateari dagozkionetan sakontzen . Ez da metaforaren beste

aldean dagoen "ama" delakoaren sentimendu, ez ezaugarrietan sakontzen, nolabait, nagusi dena

olerkaria edo seme ohartu bakarraren sufrimendua da nagusi haren olerkietan .

Mauleonen urte berean lehen saria irabazi zuen Arrese-Beitiaren "Bizi da Ama Euskera"

olerkiak 36 harreman tematiko estua du Lizardiren Izotz-ondoko eguzki 1931ko olerkiarekin . Bietan

suma daiteke berriro euskara edo Euskal Pizkundearen bizi ezinaren agonia eta hura salbatzera

datorren zerbaitek argituriko haren piztuera . Berriro dago han ere amona gaisoa hilurren, eta Arrese-

Beitiaren honetan ere Ama Euskeria bera da hilurren dagoena eta Tubal aitak pizten du .

Beraz, eta Lizardik egiten duen euskara eta amonaren arteko identifikazioa bere berea duen arren,

eta pertsonalki bizi izandako harreman baten ondorio, halere, XIX . mendeko eta XX. hasierako poeta

erromantiko foruzaleetan landurik agertzen den identifikazio batean oinarritzen da, hiltzen dagoen

ama/amonaren sinboloan. Lizardik hezur-gihar gehiago ematen dio sinboloari, errealitatearen zati

den hizkuntzarenean baino gehiago ahalegintzen da metaforaren sinbolo alderdiari mami ematen .

Lizardik ziurrenik ezagutuko zituen Arrese-Beitiaren olerki bi hauek mende hasierako giro

euskaltzaleetan oso hedatuak egon bait ziren 37.

Jon Juaristik La literatura vasca liburuan Arrese-Beitiak erabiliriko gai honi buruzko ohar

interesgarriak egiten ditu :

36

37

"Bizi da Ama Euskera" in Olerkiak, 21 or. eta hurrengoak .

Orixek "Euskal Literaturaren atze edo edesti laburra" in Euskal Esnalea, 1927, XXI, (235 . or .)

"Au dugu euskaldun poetarik bizkorrena : erritarra, erritik ateria . Irakurtzen ere ez dakiten ardandegiko

bertsolariek baino ikasiagoa, ta alere ez landua . Nork ez daki buruz eta nork irakurri ez du biozminarekin "Ama

Euskeriari azken-agurrak"? Xamurtasun goxoa, negar-min barnea, iduripen aundikorrak, Jeremias'en eiagorak eta

Shakespeare'n aienak berekin ditu, Euskalerrian berdinik ez duen eresi onek".

49 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!