26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Beste zenbaitetan, atzizki osoa ezabatzen du, Eusko Bidaztiarena olerkian aipatzen zaigun maitale

bikotean, emazteaz honela dio :

A) "gogamenaren ezkon xuria" (EB 2, 175)

Ezkontide beharrean "ezkon" erabiltzea Lizardiren aukera ez ezik, bere garaiko hiztegietan

zilegitzat jotzen den hitza da, Bera-Lopez de Mendizabalen hiztegian senar edo emazte adierazteko

baliogarritzat ematen da .

Asaba zaarren baratza delako olerkian berriz,

B) " . . .nire/ baratz zaarraren antzalda!" (AZB 101-2, 197)

Lizardik bere gisa eginiko beste laburtzapen horetako bat dirudien honek, ordea, aurrekoak

bezala badu Lizardiren garaian erabilpenik .

Esate baterako, Orotariko Euskal Hiztegian egiazta daitekeenez, bai Olabidek Testamentu

Berriaren itzulpenean (1931) eta bai Emeterio Arresek Olerti Berrizte (1952) izeneko liburuan

Lizardik bezalaxe erabili zuten . Baina Olabide eta Arreseren idazlan horiek Lizardirena baino

beranduagokoak ditugu, eta hitzaren moldaera horrek izaniko arrakastaren lekuko besterik ez dira .

Eredu bera du beste adibide honetako hitz elkartuak ere :

D) "giro-aldaain usurik . . ." (AG 52, 309)

Atzizki eratorlerik gabeko hitzak, lexemak beren soiltasunean eta esaldiaren barruan duten

zentzua, kategoria gramatikala eta funtzioa tokiak eta zentzuak markatzen dute . Lizardiren irizpide

kontzeptisten zerbitzari egokiak dira, esaldiak "gihar huts" eginik, soberakinik eta erredundantzia

alferrikakorik gabe uzten ditu .

Aipaturikoez gain, hona hemen beste zenbait adibide aipagarri :

A) "ale gorriz/ abaildutako sagarrak" (BuL 7-8, 91) (sagarrondoak)

B) "Ortzi oro ta egute oro

yaso, ikus-ala, ta abes gozoro . . ." (EB 70-71, 181)

Lehenengoa aski garbi ulertzen da aurren-aurrenetik, zituaren izenaz izendatu du zuhaitza,

"Aldapeko sagarraren . . ." kanta ezagunean erabiltzen den bezala .

Bigarrenean aldiz, "egute" hitzaren zentzuak zalantza egin arazten du: -te atzizkiak denbora

atmosferikoa adierazten duelako erantsi ote dio egun lexemari?

"Egute" hitza ez dago hiztegietan jasoa, baina klima, edo giro atmosferikoa adierazteko sortua

bide du Lizardik Azkuek Morfologfa Vascan eta Hiztegian - te atzizkiari ematen dion balore

tenporala oker ulertuz .

2.1 .3.2. Atzizki kentzearen oinarri teorikoen bila

Lizardiren olerkigintzaren alderdi morfosintaxikoei buruz sarritan aipatu izan den mugatzaile

kentzearen gaiari buruz dihardugunean zabalago aipatuko dugun Orixeren "Muga-itz edo artikulua

euskaraz" deituriko artikuluan, hitzak atzizki eratorleez gehiegi zamatzeko joeraren aurkako iritzia

ikus genezake:

"Zerbait nortzen dugularik (cuando personificamos cosas) : Eder eta On aide dira : La Belleza y la

Bondad, o lo bueno y lo bello tienen relación entre sí . Ortaz tasun isiltzea da . Sarri zakarki erabiltzen

ditugu atze-izkiak, isildu genezazkean" 122

122 ORDCE ; "Muga-irz edo artikulua euskaraz" in Euúo-Gogoa, II, 1950, 15-16. or.

252

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!