26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Irakurleak konkretuak diren "ogia" eta "yakide» hitzak konposatuaren zati metaforikoa direla

ohartu behar du, zeren metafora diren igerri, eta igerritakoan bakarrik uler dezake zergatik egiten

zaion olerkariari hain mingarria bi adiskideen artean sortu den tarte gaindiezina .

Hala ere, eta honelako adibideak bakanak ez badira ere, Lizardiren hitz-elkartu gehienak

soilagoak dira, gardenagoak ; gehienetan, perifrasi edo, sintagma osoaren ordez hitz bakar batean,

izenondo bakar batean indar espresiboa adierazkorragotzat hobestearen ondorioz sortuak dira .

Esate baterako,

"Dirdaiez ikus egiña

mende-neurle dugun kurpil ariña"

(EB 38-39, 179)

"Uri nagusi, giza-erlauntza:

zorapenezko arutz-onuntza . . ."

(EB 65-66, 181)

"Lekaro zabal lurraren gerri,

ondardi kixkal eriogarri :

bidazti-begiek sarri

aidean baso ta iturri:

bertarañokoan ondarra gorri!"

(EB 45-48, 179)

Aren B eta Ako B egitura duten hitz-elkartuetan garbi ikusten den egitura morfo-sintaktiko bat

soildu baizik ez da egiten . Beste zenbaitetan, berriz, bi izen, bi adjetibo edo bi aditz elkartzen ditu,

esanahiak elkartuz semantika mailan kontzeptu berri bat sortuz.

2.1 .1 .4. dvandva-hitzen elkarteak

Hitz elkarketa honen jatorria, euskaraz esanahi bereko edo antzeratsuko bi osagairen elkarketatik

sortua genuke . Esate baterako, Gure mintzoko laugarren bertsoan agertzen den "izu-ikara" bezalakoak.

Larramendiren jarraitzaileen artean oso ezaguna eta erabilia izan zen hitz-elkarketa mota da

berau, Mendibururen idazlanetan aurkitzen delarik sarritasun handiz 118 .

Lizardik erabiltzen dituen kasuetako askotan, esanahi ezberdineko bi osagarri elkartzen dira,

matiz berri bat sortuz :

"Urte yoanen zitala!

Zuek zarpildu-itzalia

leenera nork lekardake?

Zabal-naroa nuen baratza

gaur ain estu, gaur ain gabe!"

(AZB 31-35, 187)

Bi izen, izenondo edo aditzen esanahiak hurbilekoak dira,

bakoitzak .

242

baina ñabardura ezberdina dakar

118 Mendiburu da Orixek Axularrekin batean, euskal literaturaren historian gehienik goraipaturiko idazlea (IL

« Mendiburu" in Euzkadi, 1924-7-4) . Bestalde, Antonio Maria Labaienek Lizardik landuriko idazleen artean

aipatzen du Mendiburu . Ikus LABAIEN, A.M .; ° Itzaurrea" in Itz-Lauz 1972, 6 . or .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!