26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izenburuei ohartuz gero erraz antzeman daiteke hirurak ere, lehen parteari datxezkiola, Lizardi

Pizkundearen testuinguruan ahalik eta artezen kokatzeko ahaleginari loturikoak dira .

Hirurak tesi honen adaska bigunak dira, lan honetako gai nagusiarekiko zerikusia izan arren,

embor nagusitik apur bat aldenduak daudenak . Horregatik, eranskintzat aipatzea bidezko iruditu

zait, Xabier Lizardiren Kazetari-lanak bezala, hauek ere jadanik argitaratuak badira ere .

3 . TESTU ETA INGURUMARI LITERARIOAREN ARTEKO DIALEKTIKA

Sarrera honetan azaldurikoaren arabera, tesi-lan honetan hautatu dudan jomugaren zerbitzuan

dagoen metodologiaz baliatu naiz, eta funtsean Lizardiren poetikak Pizkundearen garaian izan nahi

zuen zentzua eta konnotazioak azaleraztea zenez helburu nagusia, ingurumariari buruzko ahalik eta

informaziorik zehatzena ematen duen metodologia hobetsi dut.

Abiapuntutzat hartu dut Lizardiren ideia poetikoek lotura berezia dutela Euskal Herrian XX .

mendearen lehen herenean puri-purian dauden kezka politiko, kultural eta literarioarekin,

gudaondoren modan izan zen idazle "engagé"aren zentzurik jatorrenean . Eta, ondorioz, tesi honen

helburu nagusienetako bat izan da Lizardiren poetikak euskal nortasunaren zorte historikoaren

kezkarekin duen lotura nabarmeneraztea eta Lizardiren aktibitate politiko, kulturalaren eta

literarioaren funtsezko batasuna frogatzea .

Bestalde, bizi izan zuen ingurumariarekiko gutxitan bezalako lotura duen poetikak hartzen duen

norabide estetikoa ere testuinguru horri zuzenduriko "erantzuna" da. Euskal herriaren hizkuntzak eta

nortasunak modernitatearen aurrean bizi zuen kinka larrian aurrera egin ahal izateko egin beharra zuen

modernizatzeko entsegua da Lizardiren obra .

Lizardik testuinguruari erantzun positiboa emateko abiapuntutzat hartu zuen ideario poetikoaren

deskripizioa saiatu ondoren, haren arabera moldatu zuen kanon estetikoaren zenbait berezitasun

formal eta linguistikoren azterketa egitean, ikuspuntu jakin bati lotzen natzaio : Lizardik berak eta

bere garaikideek azpimarraturiko alderdiei .

Jakina dago, ikuspuntu hau mugatua dela eta ez duela Lizardiren obraren taxuera osoaren berri

ematen, baina, ordainez, gaur eguneko kritika literarioarentzat ezezagunak diren Lizardiren obrak

izaniko zenbait konnotazio garaian lehen mailakoak zirela nabarmentzen da ; bere idazlanaren

moldakera estetiko ohartuki modernoak, kultoak eta errotik "euskaldunak ", testuinguruarekin, batez

ere hizkuntzaren egoera soziolinguistikoarekin duen harreman dialektikoa azaleratu egiten da .

Testua kontestuarekin harremanetan jartzearen ondorioz, zerikusirik gabekotzat aurkeztu izan

diren Lizardiren aktibitate politiko-kultural eta literarioaren funtsezko batasuna nabarmenerazten da,

euskal olerkigintza modernoaren hastapenak ezarri zituenaren iharduna kanpotiko eragin literario

jakin baten ondorio baino gehiago herri nortasunaren eta hizkuntzaren egoerari ohartuki emandako

erantzun estetikoa izan bide zen .

Lizardiren ihardun literarioa 1927tik 1933rarteko artikulu, poema eta gutunetan isladatua geratu

den gisan, ahalegin konsziente bat da, eta besteren artean jadanik aipatuak ditugun bi zutabe nagusiren

inguruan eraikia . Alde batetik modernotasuna, "estetikoitasuna" eta berrikuntza metriko-fonikoaren,

musikalitatearen eta irakurria izateko erritmoaren bilaketaren bidetik abiatu arazi ziona . Beste aide

batetik, berriz, garaiko euskaldunen artean euskal "arima"rengatiko kezkaren lekukotza den ardatz

poetikoa euskal hizkuntza mintzo landu elertitsu bilakatzeko hautaturiko bidea da, metodologia

formalaz baliatuz ahalik eta zehatzen aztertu dugun moldacra foniko-metriko eta

morfosintaktikoetan mamitu dena, eta Lizardiren iritzi humboldtianoaren argitan olerkiaren

mintzaira tankera cuskaldun edo jatororaren jantziaz apaintzeko ahalegina baino askoz haruntzago

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!