26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bestalde, berriz, euskal poesia denari buruz duen ideia guztiz zehatza da : "No hallamos poesía

vasca. Nuestros vates o desconocen o desprecian los elementos más valiosos para una poesía

genuinamente indígena" eta "Arrinconadas nuestras leyendas, véneros de inspiración ; olvidadas

nuestras tradiciones, retazos interesantes de nuestra vida vasca, desconocimiento absoluto del

folklorismo vasco!" dioelarik, bere proiektuan benetan zeregina duen literatura herriaren folklorea

jasotzen duen epika da eta efikaziaren izenean olerkariek horretara jo behar dute .

Hemengo lehen formulaketa honetatik aurrera antzeman daiteke Mistralen Mireio euskaraz egin

behar denaren eredu bilakatu dela Aitzolen proiektuaren barruan .

Bi ekintza nagusira eraman zuen praktikan formulaketa honek : aide batetik, urte horretan bertan

Mireio liburuaren itzulpena eginaraztea Orixeri, Mistralen jaioturtearen urteurrena denez, eta

bestetik, pixkanaka, pixkanaka euskaraz izan behar dugun olerki guren horren egiletzat Orixe

hautatzearen prozesua, hain zuzen ere, berak Maillaneko poetarengan nabarmendu duen

folklorearenganako eta herriaren bizitza xumearekiko sentiberatasun bera nabarmentzen dituelako

Huitzikoarengan 223 .

2 .4 .3 . Aitzolen proiektua eta euskaldungoaren erantzunaren arteko dialektika

Aitzolek 1930 urtean zehar azalduz joan zen proiektuak guda hasi bitarteko zazpi urteko epean

aldaketa garrantzitsuak ezagutu zituen, batipat garaiko irakurlegoak, berak eragindako kultur

mogimenduaren aurrean izandako erantzunaren arabera, eta beti ere ahalik eta efikazia gehiena

izatearen irizpidea ardatz gisa hartua zuelarik . Honela, Lizardiren ideia literarioei beharrezkoa duten

marko erreferentziala eskainiko diet, bai Aitzolekiko kontrastean, eta bai garaiko euskaldungoaren

benetako kopuruei, maila kulturalari, zaletasun eta partehartzeari dagokienez . Olerkarien garaiko

pentsamolde nagusiak eta euskaldungoaren erantzunaren benetako panorama berreskuratzea da,

honenbestez, ingurumariari buruzko atal honen azken xedea .

2.4.3.1 . Aitzolen proiektuaren lehen urratsak

A.- Lehen epean, 1930-1933 artean, Europako literaturaren bidetik jotzen zuen olerkigintza

berrizalearen aldeko apostua egin zuen garbiro, Errenteriako Olerti Sariketan Lauaxetaren Maitale

kutuna olerkiak lehen saria irabaztean

iruzkinetan 224 .

eta idazle honen Bide barrijak liburua argitaratzean eginiko

Literatur maila jasoa izan zuen Orixe eta Lauaxetaren klasikotasunari buruzko eztabaidaz gain,

Lauaxetaren liburuaren argitalpenak, Tolosako 1931ko sariketan lehen saria Lizardik eraman izanak

223

224

Aitzolek poema nazionalaren gaia nola bideratu zuen eta lan horretarako Orixe hautatzea zein arrazoiren

ondorio izan zen argitu nahirik «Orixe eta gudaurreko Pizkunde mogimendua" artikulua dut argitaratua in

Nikolas Ormacixea Orixe (1888-1988) Mendeurrena, N, Hitzaldiak, Etor, Donostia, 1992, 89-104 . or .

Jakina denez, Orixek uste zuen Errenteriako epai-mahaiko erabakiaren atzean Aitzolen eskua zegoela, saritua

Aitzolek oso maitea zuen joera literarioen jarraitzaile bait zen . Orixe biziro mindua zegoen eta eztabaida luze

eta nahasiari ekin zion Lauaxetarekin klasikotasunari buruzko irizpideak finkatzeko . Zalantzarik gabe biek ere

klasikoari buruzko kontzeptu ezberdina zuten . Orixek klasikoa zentzunak, disziplinak eta barne-orekak batasuna

emaniko obra artistikoari zeritzon . Egilearen gehiegikeriei, bai sentiberatasunarenak, bai endeleguarenei eusten

dien zentzunak bakarrik sor lezake oreka ideala duen obra, Orixeren ustez. Lauaxetak klasikoari buruz duen

kontzepzioa bestelakoa da. Klasiko bat garai bakoitzaren kera edo izatea ondoenik isladatzen duen idaztia da,

beraz, literatur obra batek ez dauka zentzunaren mugetara makurtu beharrik, garaiaren, bere garaiko

errealitatearen egiara baizik. Lauaxetarentzat ez da aski idazlan batek barn-oreka eta egokitasunez egina izatea

idasiko bat izateko, beharrezkoago da idazlana inguruneari, bere garaiko munduari egokitzea. Klasikotasunari

buruz bi literatur gizon hauek izaniko eztabaida Lauaxetaren Bide Barriaki buruz Orixek eginiko iruzkin

literarioaz hasi zen. Ikus Jon Kortazar, La teoría y prktica de Lauaxeta, Desclée de Brouwer, Bilbo, 1986, 34. or .

eta hurrengoak .

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!