26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 .4 .3 . Erlatibozkoak

2.4.3.0. Sarrera

Sintaxiaren azterketaren maila honetan atal berezi bat merezi dure erlatibozko esaldiek . Euskal

joskeraren osagarririk berezienetakoak dira, inguruko hizkuntzetako sintaxiaren ordenaz guztiz

bestelako den kokapena dela eta .

Horrezaz gain, Lizardik erlatibozko esaldiak osatzeko baliapide bariatuak, ugariak,

gramatikalariek hobetsi eta gaitzetsitakoak erabiltzen ditu, eta azkenik hiperbatonak, leku-aldaketak

eragiten ditu hauen artean ere, esaldi ordena bitxiak, zailak eta ausartak sorreraziz .

2.4.3 .1 . Bait-en bilez eginikoak

Lehen sail honetan bildu ditugu "bait" aurrizkiaren bidez eta zenbaitetan erlatibozko "-n"ren

laguntzaz eginiko erlatibozko esaldiak .

Lehenengo adibide honetan ikusi ahal izango dugunez, "bait -" aurrizkiak ez du bereziki funtzio

handirik, erlatibozkoa amaierako -n ren eskurik dator eta, ohi bezala, ondokoaren aurrean kokaturik

dugu erlatibozko esaldia :

Bigarren adibide honetan, aldiz :

A) "Zenbaitek ondamendi baituten katea

lore-sorta bekizu

goi-mufioak zear"

(BMD 53-55, 123)

B) "Entzun bezat iñoizko olerkaria,

zelaian baitzun lur-yauregia"

(OG 67-68, 165)

"Lur-yauregia zelaian zuen iñoizko olerkaria" ordena aldatzeko askatasuna eman ohi du euskaraz

"-n" atzizkiaren ordez "bait -" erabiltzeak.

Gauza bera gerratzen da hirugarren adibide honetan, erlatibozko esaldia ondoren datoz :

D) "Maitetasuna dator azi izkutu batez

guziok baitaukagu barnean yaiotzez:"

(MB 29-30, 281)

2.4.3.2. Non, nola edo antzeko izenordeek sarreraziriko elatibozkoak

"Bait-" aurrizkiaz eginiko erlatibozko esaldiak hain arruntak ez izanik ere, ahozko mintzairan

erabiliak dira, eta Lizardiren sintaxian erlatibozko esaldiak ohizko lekutik aldendurik erabiltzeko

askatasuna eskeintzen badute, NON, NOLA eta antzerako izenordeek sarrerazitakoek, ordea, ez

dute euskaldun gehiengoarentzat erabilera zabalegirik .

Zenbait gramatikalarik hizkuntza idatzian eta literarioan ere arroztzat jo ditu, eta Lizardik

gehienbat lapurtar klasikoei ikasiak dizkiela pentsa liteke . Hona hemen lehen adibide eredugarri bat:

A) "Or pago bat, lerden-aski,

igazko apaingarriak

(gaur orbel gorriak)

oso yaregin nai-ezik,

297

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!