26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ordea, oso antzerakoak izan arren, olerkian zehar garatutakoaren ondorioz, aldaketaren bat jasotzen

du amaierako ahapaldiak. Hauxe da, esate baterako, Biotzean min dut olerkiaren kasua, hasieran

adieraziriko "etsi"penak deseperazioaren zentzutik erresignazioarenera jotzen du .

Zenbaitetan, azken bertsoa bakarrik da puntu edo izar marratxoez bereizirik idazten duena eta

orduan egitura borobiltzearen eta olerkia ixtearen funtzioaz gain, bertsolarietan bezala ondorio edo

azken hitza esatea, "moraleja" modukoa adierazi ohi du, gaiari buruzko ebazpen orokorra ematea,

giltza ematea izaten du helburutzat.

Neskatx urdin yantzia, Gure mintzo, eta gaztaroko Gaiztuen itzala eta Idazkiya olerki jostalaria

ere ahapaldi egituraketa mota honetan eginak dira .

Esate baterako, Xabiertxoren eriotza eta Zeru-azpia olerkiak hiru atalez osaturik daude eta

narrazioetan edo antzerki lanetan ohi den moduan, aurkezpena, korapiloa eta ondorioa edo amaiera

zatiak nabarmentzen dira garbiro . Aldakeri delakoan ere berez egitura bera ematen da, bain bi zati

nagusiak, gaiaren aurkezpena eta gatazka bakarrik bereizten ditu .

Urte-Giroak olerkiek narrazio egitura hirukoitza izan beharrean sinfonikoa dutela esan liteke .

Neguak, Udaberriak Udak eta Udazkenak bakoitzak bere doinua joko balu bezala, elkarren artean

erreferentzia egiten dute. Hasiera geldoaz eta aurreratu ahala erritmoa bizituz, udaren Uzta-erdiaren

betetasunaren ondoren gainbehera dator Ondar Gorrirekin batean, azken olerki honen bigarren zatian

entzun ditugun doinu guztien oroimena berriztatu eta bateango ondorio edo amaiera ematen zaie .

Lizardik egitura guztiz markatua ezarri zien lau olerki hauei, izenburu enblematikoen azpian,

urtearoaren deitura ezarri zien :

I «Bizia lo " Otsail-erdi

II «Sagar-Lore Loreil-bete

III "Baso-Itzal» Uzta-uzta

IV "Ondargorri "Azoro-leena

Lehengo bien ahapaldien artean ez du zatiketarik egiten, azkeneko bietan ordea, marratxoez

bereizten ditu, giro eta une ezberdinak bereiziz .

Multzokaketaren bidez eginiko olerki egituratzeetan azken urratsa, ahapaldi multzo bakoitzari

izenburua ipini zien olerkietakoa da, jakina. Bi adibide besterik ez ditugu, haiek ospetsuenetakoak

eta olerkariaren arorik emankorrenean eginikoak : Eusko Bidaztiarena eta Asaba zaarren baratza. Biak

dira narrazioak eta biak dute alegoria baten egitura, hots, euskararen bi metaforaren inguruan

eraikitako alegoriak dira . Ahapaldi multzo bakoitzaren gainean ezarritako izenburuek egitura guztiz

nabarmenerazi egiten dute .

Biotzean min dut olerkiaren kasua berezienetako bat dugu ahapaldi multzokatze adierazkor honi

dagokiolarik . Aldaketak eragin bait zizkion 1929ko bertsiotik 1932an argitaratu zuenera . Multzoak

urritu eta zazpi ziren zatiak bostera murriztu zituen amaierakoak pilatuz, eta, beraz, azkenengo horiek

zuketen dramatikotasunari "sentimendu eutsiaren" irizpidea aplikatuz etsimenduaren bidea,

Jainkoaren nahia onartzea indartzen duelarik ondorioz . Hona hemen, bada, bere buruari inposaturiko

sentimendua lotzearen kanonaren ondoriozkoa den aldaketa formala, ene ustez .

23 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!