26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D) "Ederrez ain motza dala" (Ald 55, 49)

E) "Edenak su bera" (Ag 3, 113)

F) "Bat-batez, eun txoriek/ eztarriak eten/

ta aberaski zabalal bitxiz yantzi zuten"

(NUY 65-68, 87)

G) "Gertu ta gero, urrezko/ txilibitoak/ aoratu, ta abia/ ziran, zabala

arrotuz/ egoak.» (XE 51-55, 65)

H) "Irudimena uan giarra, yoria" (Ag 15, 113)

I) "beso giarrez, yotzen

al duzu, arrika" (GE 52-53, 243)

Ohar bedi bi azken kasu hauetan ez dela " -tasun" atzizkia beharko Iitzatekeena . "zabal"en kasuan

izenondoak "-di" atzizkia hartu izan du izena bilakatzeko . H eta I kasuetan aldiz, izena da izenondo

bilakatzeko -tsu atzizkiaren beharrean beharko zukeena, H kasuak bezala, bestalde .

J) "adi-mugaz aruntz-erbeste itzalera" (Ag 10, 113)

K) "geldiak gizendu, egonak goza,

nagiak noizpait jalkiaraz bitza . . ." (BI 21-22, 157)

Azken adibide honek atzizki gabetze honen oinarrian dagokeen teoriaren urraspidean jar

gaitzake . Lehen bi aditz burutuak nominalizaturik izen balioa dure, eta berez "geldia" jatorragotzat

joko litzateke "gelditasun" delakoa baino . Hirugarrenak "nagiak ", "nagitasuna" du aldaki

arruntagotzat, Azkuek berak esaten digu bere Hiztegian . "Nagia" eta "Maite" hitzak kasu berdinak

direla esaten du, hots, izen ez ezik izenondo balio ere baduten lexemak direla . Atsotitzetan aurkitzen

da sarritan, nagia izen balioaz : "nagiak erre eieban uria" .

Beste zenbaitetan atzizkia laburtu edo ordezkatu egiten du laburragoa den beste batez:

"mintzo ozenak zabaldu

berbizkun-berria" (101 84, 205)

Olerki berean ordea, atzizkia oso-osorik aurki daiteke :

"berbizkunde-berria

maiteak yario" (IOI 37-8, 201)

Hitz bera, beste zenbait testuingurutan laburragoa den -te atzizkiaz egiten du :

"batak itxaro, besteak berpizte,

irugarrenak bizitza indar bete" (OG 55-6, 169)

Geroago aipatuko ditugun mugatzailerik gabeko sintagmen kasuan ikusiko dugun bezala,

bertsoaren neurria eta errima dela eta, hizkuntza behartzera iristen da olerkaria askotan, Hauxe genuke

kasu horietako bat, zalantzarik gabe: -kun eta -kunde atzizkiak berdintzea .

Antzerako kasua bide da hurrengo hau ere :

"BakarteYaungoikozkoa" (EB 57, 181) 121

121 -te atzizkiak ez du balio izan lekua adierazteko, leku bakartia adierazteko . Ez ote da "bakartegi" hitza Lizardik

hemen laburturikoa? Azkuek jasoa du azken hau «(B) soledad, lieu solitaire" balioaz.

2 5 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!