26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Mendebaldeko olerkigintzan denboraren kontzeptuaren inguruko metafora edo irudiak ere biltzen

ditu, mintzamolde horren poderioz behin-betirako fosilizatatuak utzi nahi izango balitu bezala .

Erlatibozko esaldiak Lizardiren joskeraren alderdirik aipagarrienetako bat dira . Baliapide

bariatuak, ugariak, garaiko gramatikalariek hobetsi eta gaitzetsitakoak erabiltzen ditu . Arestian

aipatu dugun elaborazio eta moldaketa pertsonalaren ondorioz, leku-aldaketak eragitean, zenbait

erlatibozkoetan hiperbatonak sarreraztean, esaldi ordena bitxiak, ausartak eta ohiz kanpokoak

eragiten dizkio euskal sintaxiari .

Lokailurik gabeko erlatibozkoek grafian elkarketa adierazten duen marratxoa aurkitu ohi da beti

Lizardiren olerkietan (salbuespen bat bakarrik aipa daiteke) . Honelako erlatibozkoek Lizardik

erabiltzen dituen gisan hitz-elkarketaren bide morfologikoekin duten harreman estua azpimarratu

behar da, trinkotasunaren eta esanahi batasunaren aldetik, erlatibozko murriztaileak izatetik

datorkien esanahi batasuna dela medio .

Lokailurik gabeko erlatibozko esaldi hauek gaitzago bilakatzen dira luzatu ahala, menpeko

esaldiko aditza sintagma gehiagoz zamatu ahala. Luzatzeak ez ezik, esaldi nagusiaren barruan tokiz

aldatzeak ere zaildu egiten du bertsoa lehen ukaldiz ulertu ahal izatea .

Erlatibozko esaldia ondokoaren ostean, eta Izen Multzoa, Izen soilez nahiz [Izen + Izenondo]

osaturiko Izen Multzoa, eta mugatzailearen tartean kokatu ahal izateak sintaxi aldetiko askatasun

handia eskaintzen dio olerkariari, bai eta teknika poetikoaren aldetik jadanik aipatua duen zer bati

buruzko zertzeladak patxaraz eransteko aukera, erlatibozko esaldiak ez-murriztaileak direnean .

Zenbaitetan ondokoa ez da ahapaldi berean ez esaldi nagusian agertzen, bi ahapaldi lehenagoko

hitz bat izan daiteke . Bereziki azpimarragarri gertatzen da honi dagokionez Gure Mintzo olerkia

joko kontzeptualetarako zaletasunaren kutsu nabarmena ematen dioten ezaugarri sintaktiko eta

morfosintaktiko kultisten eredu gisa.

Erlatibozko esaldien kokapena eta hitz-ordena dela eta bereziki aipagarriak deritzedan lau kasu

xeheki azaltzearen ondoriotzat esan liteke aurretik aipatuak ditugun berezitasun eta zailtasunen azkenerpintzat

ere jo behar direla, hots, esaldi nagusiko ondokoa eta erlatibozko menpeko esaldiaren

ohizko hitz-hurrenkeraren hausketa bidearen azken mugatzat . Zenbaitetan, Gure Mintzo olerkiaren

zenbait ahapaldiren kasuan bezala, hizkuntzaren norma ez ezik, hizkuntza beraren posibilitate

enpirikoen muga jo ere egiten duelarik .

Metrika alorrean bereziki nabarmendu diren poetika kultoaren ezaugarrici eta sintaxian jadanik

ikusiak ditugun zenbait egitura sintaktiko ikasiekin batera, aipatu beharrekoa dugu esaldi barruko

osagarrien ordena aldaketaren ezaugarri hau. Elipsia, juntagailurik gabeko esaldi multzokaketa

yustaposiziozkoa izatea bezalako kutsu "herrikoia" duten ezaugarriekin batera, estetika kontzeptista,

kultista baten ezaugarrik nabarmenenetako bat da hiperbatona .

Lizardik naturalitate handiz, bertsoaren erritmoaren zerbitzuan nahiz esanahia sugerenteago,

estetikoki aberatsago egiteko maisuki erabiltzen du . Euskal joskeraren alorrean hitz-hurrenkerak

galdegaiaren legea baizik ez du, sintagmek bere barruan duten ohizko hurrenkeraren arauaz gain ;

gainerakoan askatasun handia eskeintzen duen joskera da . Lizardik askatasun arau hau areagotu egiten

du eta joskera askatasun hori komeni zaion punturaino eramaten .

Hurrenkera aldaketak neurriak edo sinalefa legeek beharturik egin bide zituela dioen iritziaren

aurrean, hiperbatonaren "berarizkotasuna" frogatu uste dugu, joskeraren jatortasunari halako garrantzia

ematen dion idazleak ordena aldaketaren posibilitatean sinetsi izanak berak, sorturiko egituraren

edertasunak haren araua hausteak dakarren iluntasun eta artifizialtasunaren eragozpenari aurre egin

izanak, poeta gisa duen nortasun helduaren eta burujabearen lekukotza eskaintzen du. Eredu propioa

sortzen ari denaren askatasunaren eta segurtasun pertsonalaren lekukotza .

Hiperbatonaz ohartuki baliatzeak ikuspuntu estetiko berezia duela erakusten du, zangalatrauak

egiteko askatasunak, komeni bezalako hitz-berriak asmatzeak, morfosintaxian egokien iruditutako

kimaketak egiteak bezalaxe .

323

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!