26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Eder" eta "maite" izenondoak gerora bereziki aipatuko ditugun lexematzat hartu behar dira .

Sarritan erabiltzen ditu Lizardik izen eta kontzeptu abstraktu gisa, hots, "edertasun" eta "maitasun"

ordez, eta 1 .1 .3 puntuan aipatuko dugunez, euskaraz hitz abstraktuak sortzerakoan atzizki eratorle eta

mugatzailerik gabe hartzen duten balore semantiko "orokorra" dute "eder" eta "maite"k hitz-elkartu

hauetan ere .

F) Sintagma ihartuak

Zenbaitetan, laburturiko hitz-elkartuan bildu nahi izan dena sintagma bat izan beharrean, esaldi

oso bat da, hiru osagai elkartuz egina :

berriz-jaio-poza (GM 33, 209)

ezin-Itzal-Argiruntz (BMD 33, 121)

azken-arbazta-begiez (BL 41, 143)

Yainko-muño-gaiñetara (OC 70, 171)

poz-oiñaze-kateak (BMD 99, 127)

maitasun-edermen-zitu (EB 33, 177)

inguma-atsegintoki (SL 26, 149)

Udalen-sortoge (OG 63, 169)

Hiru osagarriz osaturiko hitz-elkartu hauetan sarritan imagina bakar batean bildurik ikus daiteke,

izen bakar batean bilbaturik, olerkian zehar edo aurreko olerkiren batean garaturiko metafora.

Esate baterako, bere soiltasunean harturik "ezin-Itzal Argiruntz" delakoa jakin genezake zer den,

Yainkoaren metafora errekurrentea bait da argia Lizardiren olerkietan . Hil-ondoko munduaren

metafora "goi-muñoak" (BMD 56, 123) den era berean .

Ikus goiko zerrenda honetan "Yainko-muño-gañetara" delakoa . Hirurak ere eufemismoz aipatu

nahi ez den edo aipatua izateko handiegia denaren zeharkako alusiotzat har genitzake . Eta egoki

dirudi heriotzaren gaia darabilen Biotzean min dut olerkian dauden beste alusio eufemistiko askoren

arrean kokatzen bait dira :"enarak etorri-garaiez aldegiña ", "unte urdin igesak", "Uri ixil bat", "Egun

Aundirarte" . . .

Zerrendako azken bi adibideak, "inguma-atsegintoki" (SL 26, 149) eta "Udalen-sortoge" (OG

63, 169) Sagar-Lore olerkian garaturiko metaforen laburtzapena dira, eta beste zenbait kasutan ere

suma daitekeen konstante bati erantzuten diote : Lizardik olerkietan erabiliriko metaforak iraunkor

bilakatzen ditu . Olerkietako batean garatu egingo du, bestean berriz haren oihartzuna erabiliko du

epiteto gisa, kasu honetan sagarrondoari loturiko irudi errekurrente gisa, irudi finkoaz baliatuz . Hitzelkartuok

metaforizazio irudi-karakterizaketa azkarra egiteko aukera eskaintzen diote, lehenik

garaturikoaren oihartzuna oroitaraziz .

2 .1 .2 . Eratorketa

2.1.2.0. Sarrera

Morfologiaren arlo honetan hitz-eratorketaren alorrera joko dugu orain. Laburki eta bidenabar

baizik ez dugu egingo, hizkuntzaren eta literaturaren historian leku berezia izan baitu Lizardik

Orixerekin batean baliapide morfologiko honen erabilera oparo bezain arrakastatsua dela medio .

Horregatik guk lan honetan ematen diogun beste ezaugarrien arteko garrantzi erlatiboaren arabera

bakarrik aztertu arren, morfologia aldetiko azterketa sakonagoa merezi duelakoan gaude .

246

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!