26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

orokorrean, konparazioak, adjetiboak, metaforak orokorrean berberak dira, baina hautatuak, bere

indar ebokatzaile edo estetikoaren muera, melodramatikoa edo sentimentalegia, "emeegia" iruditu

zaiona baztertuz. Txoriari dagozkion sentimenduak bere egiten ditu, esklamazioak poetarenak

bihurtu dira guztiak eta galdera erretorikoek txoria bigarren pertsonatzat hartzen dute ; bestalde

aditzaren denbora orainaldira aldatu du, akzioa gerturatuz eta indar gehiago emanez .

Narraziotik olerkira igarotzean eginiko aldaketek Lizardiren olerkigintzaren sortze prozesuaren

zenbait konstante nabarmenerazten dituzte :

Kontatze eta deskripzio teknikei dagokienez aldaketa nabariak ematen dira . Narrazioak

bizitasun berezia hartzen du : olerkian aditzak isildu dira, leku, giro eta bestelako datu kontestualak

ez dira zehatz-mehatz deskribatzen hurbiltasun eta urruntasunaren planoan, txaplastaka bezala izendatu

egiten dira eta horietako zenbaiten kolore, argi edo bestelako zertzelada plastikoz margotzen .

Kontatze-motari dagokionez, zeharkako estiloa bakarrik erabiltzen du ipuinean, olerkian berriz,

elkarrizketak sarrerazi ditu, hegaztien artean, neskatxaren eta txolarrearen artean, eta baita

olerkariaren eta txoriaren arrean. Zeharkako estiloa eta zuzena konbinatu ditu .

Era berean, narrazioaren espresibitatea eta emozio indarra areagotu nahi duen unetan lehenalditik

orainaldira igarotzen da.

Ipuinean dagoen giro melodramatikoa gailentzen ahalegintzen da, amaiera laburtu eta ipuinean

dituen tinte kargatuegiez arintzen . Baina txoriaren azken gauaren azalpena zehazkiago deskribatzen du

eta lehio-harrian eroritako gorpuztxo hilaren dramatikotasuna bereziki azpimarratua ageri da

olerkian .

47 0

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!