26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Orokorki esan liteke errimarako erabili izan duenean bakarrik izan direla aztertuak Lizardiren

sintagma mugagabeak . Izan ere, mugatzailearen amaiera beti berdinaren itxurazko erraztasuna

baztertu eta amaiera berri eta ustegabekoak aurkitzeko aukerari heltzen bait dio Lizardik .

Hain zuzen ere, eta alderdi metriko eta fonikoak aztertzeko Lizardirekin alderatu ditugun beste

bi olerkariren praktikak, hots, Arrese-Beitia eta Jautarkolenak ikusi ondoren, bilakaera nabaria

sumatzen dela esan behar da.

Arrese-Beitia eta Jautarkolen olerkietan deklinabide atzizkiez osaturiko errimak dira ugarienak,

eta Lizardirenetan aldiz, deklinabide atzizkiek osatzen dituzten errimak beste guztien artean gutxi

gora-behera erdira besterik ez dira iristen, metrikari buruzko azterketa egin dugunean azaldu

dugunez.

Orixeren seigarren arauak bideratzen ditu, bestalde, Lizardiren olerkietako sintagma mugagabe

aipatuenetako batzuk :

"Zerbait nortzen dugularik (cuando personificamos cosas) : Eder eta On aide dira : La Belleza y la

Bondad, o lo bueno y lo bello tienen relación entre sí. Ortaz tasun isiltzea da . Sarri zakarki erabiltzen

ditugu atze-izkiak, isildu genezazkean" 138 .

Beraz, Lizardiren Naturaren mitologia sail osoaren nortze prozesu linguistikoa bideratzen duen

araua dugu hernen Orixek azaldurik. Nortze edo pertsonifikatze betebeharretarako, Lizardik

mugagabean ezartzen ditu zenbait izen sintagma, eta izen propioak balira bezala, hizki larriz idazten

du horien lehen hizkia :

"Itzal! Baso'ren ume jaukal . . ."

(BI 43, 159)

"zelaiek, orbelpean,

ametsetan Orrit'

(101 43-44, 201)

"Badut zalantza zein giro izaki

otzaren aala danentz ebaki ;

ikus ez baitut Udaberri. . ."

(SI, 13-15, 147)

"Anitz egunez, ez gera alaitu

lurtarrok. Goien sar egin baitu

Euri'k Eguzki giltzapean;"

(SL 1-3, 147)

Behin halako hitz bat nortu edo pertsonifikatuz gero, Lizardik mugagabetzat hartzen du eta

harekiko sintagma guztiak ere bizidun batekiko errejimen beraz deklinatzen ditu . Esate baterako,

pertsonaiarik erabilienetakoa duen "Eguzki/Iguzki" delakoari errege izena elkartzen dionean :

"Egonean daude zuaitzak ere . . .

Sagarrak eskuan ditu igaliak

Eguzki erregeri eskeiñiak:"

(BI 20-22, 157)

Orixek zazpigarren arautzat azaltzen duenak zerikusi handia du aurreko honekin, izan ere, izenen

zentzua orokortzeko erabiltzen diren mugagabeen araua jasotzen bait du bertan :

138 Ibidem, 15-16 . or.

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!