26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lauaxetaren Bide Barrijak liburuaren iruzkinak ere ahalegin berrizalea estimatzen duenaren

frogagarri da, baina ez da Estefaniaren sakoneko irizpidea Orixeren Mireioren itzulpenari eginikoan

bezala beste ¡non agertzen . Esan daiteke funtsean une horretan Aitzol eta Aita Estefania irizkide

direla: abangoardiazko lana ongi dago, baina tradizio herrikoia jasoko duen eta jenero epikonarratiboan

fruitu gorena emateko gai den idazlea behar da euskal literaturaren etorkizuna, eta, beraz,

euskal hizkuntzarena berarena "ziurtatzeko" .

Orixeren idazlanen, ordurarteko itzulpen, narrazio eta olerkien iruzkinak gorespenez abailtzen

ditu Aita Estefaniak. Orixe jotzen du euskal literaturan gidari eta maisu lana egin dezakeen idazle

gailentzat :

" . . .lo que pierde la renaciente o naciente literatura con que el no quiera o no pueda, como tenemos

por más seguro, por impedírselo sus ocupaciones ineludibles, dedicarse con todas sus fuerzas a solo

esta clase de trabajos . Es más que probable que en mucho tiempo no aparezca otro ni de lejos tan

capacitado. Y es tanto más de lamentar esto, cuanto que el euskera del señor Ormaetxea es sin disputa

de lo más castizo, o de lo mas elegante entre todos los escritores antiguos y modernos . ( . . .)

No es otra la razón sino esta excepcional aptitud de nuestro traductor de "Mireio" para servir de

orientador seguro con su obra literaria, la que nos ha hecho detenernos aquí a dar cuenta de su versión

meritlsima . . ." 95 .

Beraz, Aita Estefania eta Aitzolek Orixeren hizkuntz eredua euskal literaturan argi gidaria izan

daitekeela uste dute, "castizo" hitzaz hizkuntza jatorraz ari direla ulertzen bada, eta aldi berean

aberatsa, ugaria, dotorea . . . Herriko euskal hizkuntzaren eredutzat dute Orixe 96 . Horregatik,

Lizardiri egin zion zorion-agurrari eginiko erantzunean, adorezko hitzak eskertu orduko, hurrengo

pasartean jadanik bere olerkigintza berrizalearen justifikapena egiteari ekiten dio . Arrazoia izan

daiteke jadanik hasiak bide zirela bere zailtasun eta iluntasunarengatiko gaitsezpenezko iritziak,

idatzizko lekukorik geratu ez bazaigu ere, baina era berean Aita Estefaniaren zaletasunak ezagunak

zirela :

"Zure gogarako erazkoa ezta egina nere olerki ori : erriarentzat zalla da, aitortzen det . Baña, nik

uste, guzietatik izatea on da . Nork-bere esku-erara landu beza euskera . Erriarentzat, nik baño eun bider

obeto egin lezaketenak eta egingo dutenak badira : Orixe, Yaka-Kortajarena, Jauregi, ta abar" 97 .

Beraz, eta zuzenean nire iritziz eztabaidaren tornu erabakigarria izan zenaren azken puntura, hots,

Aitzolen ezadostasunera igaro baino lehen, esan dezagun Orixe eta Aita Estefaniaren jarrerak

Lizardik azken errekurtsu bezala eskatzen zuen askatasunaren eskubidea eskaintzen dioten irizleenak

direla, hark eskatzen zuen flexibilitatez, iritzi zabaltasunez hartzen zutenak abangoardisten lana .

Izan ere, Lizardik abangoardiazko literatura egitean ez bait du Lauaxetak duen irizpide literario

ausarta . Abangoardia egin behar dela deritzo, egiten saiatzen da, eta bere bereak dituen irizpideardatz

poetikoen inguruan eraikitzen bere olerkigintza ; baina ez du beste literatura normaletan

abangoardiek izaten duten elite-taldearen babesa, eta horregatik, berean tinko iraunez, "liriko

zorotzat ", bere "esku-era"ri indarrik ezin egin dion idazletzat besterik ez bada ere onar dezatela

eskatzen du .

Euskal literaturaren bilakabide naturala, hots, mundu guztikoa bezalako literatura

dibertsifikatuaren bilakabidea dirijitu daitekeela uste dutenen iritzia da benetan Lizardiri kezka

gehien sortuko diona . Aitzolek gidaturik, euskal literaturaren bilakabideari hesiak jarri eta indarrak

halako helburu jakin batera bideratu behar direla eta egin ere egin daitekeela uste dutenena .

95

96

97

ESTEFANIA, J.M. ; "Mireio de Orixe" in Euzkadi, 1931-4-14,4 . or.

Aita Estefaniaren jarrera zabalago azaldurik in OTAEGI, L . ; "Orixe eta gudaurreko pizkunde mogimendua" in

OrixeMendeurrena (1888-1988), IV, Hitzaidiak, Etor, Donostia, 1991, 89-104. or.

Ikus "Lizardiren eskutitzak" eranskinean 1931-10-2an Lizardik Estefaniari eginiko gutuna, 44. Dokumentua .

1 1 9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!