26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

acercamiento a las formas poéticas narrativas, lo que de hecho, supone una crítica a la originalidad y

libertad de experimentación de los poetas" 110 .

Ene ustez, Aitzolek poesia hizkuntzaren arloan subjetibotasunak dakarren zailtasuna seinalatu nahi

du, batipat . Komunikazioaren arrakasta ziurtatzen duten zeinuaren adierazle eta adieraziaren arteko

harreman finkoa hausten dute olerkariek gero eta ausarkiago, eta poesiak mezua bidaltzeaz gain,

mezua bera adierazirik dagoen zeinuari garrantzi ematen dion komunikazio mota kodifikatu

gabekoan idazten dute . Bestalde, Lizardik kanon estetikotzat proposaturiko kontzeptismoak

irakurleari lana ikaragarri zailtzen diola azpimarratzen du batez ere, argudio soziolinguistikoez

baliatuz. Aitzolek euskaldungoaren hoztasuna eta olerkarien hizkuntzari atera nahi dioten urrutiko

dizdiraren arteko aldea nabarmenerazi nahi du, eta bere proiekturako distantziamendu hori

dramatikoa da .

2.3.4.3 . Lizardiren kanon estetikoa tradizio gabea

Argudio literarioetara itzuliz, Lizardiren kanona hark berak finkaturikoa eta asmaturikoa dela

azpimarratzen dute garaiko kritikoek, ez dela prezeptiba ezagun edo olerkari eskola baten

ondoriozko kanona .

Literatur hizkuntzaren autonomiak modernitatean garapen berezia izan du eta geroak frogatu du

Lizardi modernitatearen ateetan kokatu zela bere sena literarioari jarraituz . Kontzeptismoak

Gongoraren mendeurreneko belaunaldiarekin harremanetan jartzen du Lizardi, eta zaletasun literario

pertsonal horrek baduke zerikusirik hizkuntzaren elaborazioan izan zuen askatasunarekin : normarekiko

jokoan, irakurlearen sentimenduari ez ezik endeleguari eginiko deian, hitz joko, hiperbaton, ironia

eta bestelakoen bidez Lizardik nortasun handiko olerkigintza egin izanarekin .

Aldi berean, gogoko zuen kontzeptismo literario horrentzako euskararen nortasun linguistikoaren

"berezko trinkozaletasuna"ren oinarri teorikoak ere guztiz modu pertsonalean formulatu zituen . Hala

ere, garaiko idazleen artean lortu zuen itsasteko indarrean zerikusi handia izan bide zuen une horretan

arlo politiko eta kulturaletan egiten ari den euskal esentzien bilaketarekin . Euskal arima ¡doro eta

nabarmenerazteko ahalegina arlo guztietara hedaturik bait zegoen, eta Lizardik, hain zuzen ere,

bilaketa horren muinean kokatua zuen bere estetika .

Lizardik euskal hizkuntzari eta literatur estiloari berezko laburzaletasuna zegokiola "frogatzeak"

edo aldeztu izanak balore "aberkoia" eransten dio haren olerkigintzari . Horregatik zenbait kritiko

Lizardiren olerkigintzak euskal esentzien ikuspegia eskaini zuela esan du eta haren olerkiak herniaren

idiosinkrasia "balakatu" baizik ez duela egiten esateraino iritxi da 111 . Lizardiren kanon horren

eraiketaren euskarri diren irizpideak euskal esentziekiko kezkaren bidetik, hots, Pizkunde aroko

euskal kultura guztian nabaritzen den berberaren ildotik doaz. Lizardik euskal hizkuntzari duen

gaitasun espresibo guztia atera nahiz diharduelarik, euskal arimaren adierazpenaren bila dabil .

Pizkunde mogimenduaren alorrean hartu zuen posizioa literatura normal batean abangoardiazko

mogimenduei dagokiena zen, baina garaiko euskal kulturaren alorrean indar gehiena zutela erakutsi

zuten joerek marjinalitatera baztertu nahi izan bazuten ere, urtez urtez, Lizardiren abangoardiaren

norabideak eta bere "kanon" pertsonalak gero eta jarraigo .handiagoa izan zuen .

110

111

KORTAZAR, J . ; «La posición de Aitzol en los debates literarios de preguerra" in Aitzol en su tiempo, Sabino Arana

elkargoa, Bilbo, 1990, 56 . or.

Ikus Jon Kortazar in Teoría y práctica poética de Lauaxeta, Dcsdée de Brouwer, Bilbo, 1986, 11 . or.

126

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!