26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erakusgarririk hoberena "La moda del euskera" 121 izeneko artikulua da. Artikulu honetan hurrengo

urtean antolatu nahi duen "Aurren Egunerako" giroa berotzeko ekintza kanpaina baten egitasmoa

azaldu zuen : "una explosión de actividad" izango dena eragin nahi du .

Proposamen konkretoak egiten ditu : festa bera antolatu behar da, helduentzako alfabetzate

eskolak antolatu, herrietan apaizen eskutik haurrentzako dotrina eta irakurraldiak, egunkarietan

propaganda saio gogorra jo giroa berotzeko, pertsona nahiz komertzioetarako "insignia confesional"

delakoa, hots, euskaraz badakitela adierazten duen ikurrak erabaki eta banatu, probintzian zehar

Egunak edo Jai-egunak antolatu hiri nagusietan, urtero batean, antzerki muntaiak prestatu herriz-herri

ibiltzeko . . . Guzti hori berez badiren baina koordinakuntzarik gabe diharduten taldeak "Eusko

Elazkona", gero "Euskaltzaleak" izango zen erakundearen bidez jarri nahi ditu elkar-lanean .

Ezagunak zaizkigu proposamen hauetako gehienak, eta gauzatu ere gauzatu zirela, Lizardik dioen

moduan, "aprovechando el ambiente de serenidad política" .

1927an Euzkadi egunkarian argitaratu zituen euskararen aldeko ekintza kanpainaren barruko hamar

artikulu 122 . Lizardiren lehen artikuluak euskal eskola sortzeko premiaz ohartaraztera zuzendurik

daude :

1 .- "De acción vasca. Unificación de esfuerzos" in Euzkadi, 1927-10-9, 1-2 or .

2.- "De acción vasca . El euskera y el niño euskaldun" in Euzkadi, 1927-10-14, 1 . or .

3.- "De acción vasca" in Euzkadi, 1927-10-14, 1-2 or .

4 .- "Euskera aldezko asmoak dirala ta" in Euzkadi, 1927-10-18, 5 or .

5 .- "Insistiendo" in Euzkadi, 1927-10-21, 1 or .

6 .- "Euskera aldezko asmoak dirala ta" in Euzkadi, 1927-10-22, 1-2 or.

7.- "La escuela vasca de Tolosa" in Euzkadi, 1927-10-22, 1-2 or.

8.- "La moda del euskera" in Euzkadi, 1927-10-26, 1 or .

9.- "Parte de situación» in Euzkadi, 1927-11-1, 1 or .

10 .- "Euskeraren aidez" in Euzkadi, 1928-1-20, 5 or .

2.2.3.2. Bigarren epea: Idazleen epea

Lizardik funtsean Zumarragako bileran, 1928an helburutzat hartu diren egitasmoak gauzatzeari

ekin zion. Euskaltzaleak erakundearen arduradun hautatu zuten eta bere asmo kutunenetako bat

gauzatzeko aukera ikusten du . Zumarraga egin zen Euskaltzaleen bileran "Euskel-Idazle-Batza"

sortzeko proposamena luzatu zuen, eta idazleentzako egitura literarioa sortzeko egitasmoak aurkeztu .

Lizardirentzat Pizkunde mogimenduaren eragileen arrean lehen lerroa idazleek osatzen dure,

baina, bere ustez, idazleek irakurlego eskasa, harrera hotza izateaz gain, bestelako zailtasunak ere

badituzte . Azpiegitura literarioa falta dute : sariketa ugariak, argitaletxe merkeak, kritika literario

positiboa eta gidaritza, itzulpenak eta horiek egin ahal izateko gramatikak eta hiztegiak, ortografia

erabakiak finkatzeke ditu Euskaltzaindiak . . .

Horretaz gain, Lizardiren ustez, idazleak ez du garaiko gizartean behar adinako estimaziorik

aurkitzen : "Un héroe mal estimado" da 123 . Irakurlegoa hotza da, baina idazleak, animoak emango

121

122

LIZARDI, X. ; «La moda del euskera" in Euzkadi,1927-10-26, 1 . or. ; K-L 63-66 . or .

AITZOL; "El poeta Jose María de Agirre" in Yakintza, III ., 1933, 163-177 or . Aitzolek aipatzen dituen 10

artikuluak dira, Xabier Lizardiren Kazetari-lanak bilduman zortzi bakarrik argitaratu ziren .

"Entonces salió al campo de acción Jose María de Agirre usando, por primera vez, su seudónimo de Xabier de

Lizardi . El mes de octubre inició una campaña de prensa en euskera y en erdera, sobre acción euskerista, que

explanó en diez artículos" (166 . or.)

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!