26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aldakeri olerki honetan Lizardik ahalegin metriko handiagoa du egina, errimak ere ugariagoak

eta zailagoak dira, nahiz eta sentimenduaren benetakotasuna eta indarra besteari darion errotsuago,

bigarren honi baino . Aldakeri olerkian gaiak sensibleroegia izateko joera du, nolabait, nahiz eta

Lizardik, egin zituen hiru bertsioek adierazten dureriez, zaletasun berezia zion gaiari eta zenbait zati

ederki borobiltzea lortu zuen . Baina ez du beste zenbait olerkiren trinkotasun eta emoziorik.

1 .5.2.7. Bestelakoa moldeak

Ahapaldi guztien saila osatzeko beste bost molde falta ditugu : lehena l0A/ 12A/ 9B/ 12B

egitura duena, Gure mintzo olerkian ageri dena eta errimaren ahaleginaren aldetik eta trinkotasunaren

eta egitura sintaktiko bihurriagatik gogortxoena egiten dena . Ondar gorri olerkian 1 IA/ 8B/ 7B /

1 IA egitura topatuko dugu, Eusko Bidaztiarena delakoan 1 OA/ 1OA/8A18A/ 1OA ahapaldia landu du,

Lizardiren olerkietan ahalegin metrikorik handienaren lekukotza den olerkia zalantzarik gabe,

erabiltzen dituen errima berdin ugari eta aberatsengatik, begibistakoa da zerbait frogatzeko

ahaleginez eginikoa dela . Sagar-Lore delakoan ere errima ugari eta gurutzaturiko ahapaldia dugu :

lOA/ lOA/ 9B/ IOC/ 1OC/ 9B .

Azkenik, ospetsua den Bultzi-leiotik olerkiaren erritmo sinkopatua markatzen duen 4/ 7a/ 4/ 7a

ahapaldia dugu, Juan Mari Lekuonak aipatzen duenez, kantutegi zaharreko "Intxauspeko alhaba

dendaria"ren lehen zatiaren erritmo berekoa dena . Eskaintzen duen erritmo azkarrak olerkaria

estilizaziora eramaten duela diosku:

"Gauza inpresionista bat egiteko egoki-egokia . Abiada azkarrekoa, trenaren ziztoari dagokion

eran . Silaben konbinaketak, lau silabakoa monosilabo hutsez, eta zazpi silabakoa monosilaboz eta

bisilaboz egina, badu zerikusirik trenaren onomatopeiak markatzen duen erritmoarekin" 105 .

Lekuonaren iritzi berekoak dira Andu Lertxundi "Garaiko handikien artean" 106 eta Mikel

Zarate «Lizardi euskal lirikaren ezaugarri" 107 artikuluetan, olerki honetan olerkiaren erritmoak eta

gaiak elkarrekiko duten egokitasunari dagokionez . Bi autoreek aipatzen dute erritmoa eta gaiaren

arteko elkar-egokitze hori sinbolismoaren edo bestela esanik, Modernismoaren lorpen estilistikoen

artean kokatu behar dela . Guk, gure azterketaren ondorioz, esan genezake elkar-egokitze hori beste

zenbait olerkietara ere hedatzen dela, eta Lizardiren lorpen estetikoetako bat dela .

Lizardik behin bakarrik erabili dituen ahapaldi horietako bat, hain zuzen ere Euzko Mendiya

delakoan eta aldaturik Sagar-lore delakoan darabilena jadanik agertzen da erabilirik, Jautarkolen

Biozkadak liburuko "Nere eresia" delakoan :

105

106

107

10

9A

10

9A

eta

lO A

10 A

9B

lo c

10 C

9B

LEKUONA, J.M . ; "Lizardiren eskema metrikoak eta puntuak", 67 . or.

Ikus LETE, X.; LERTXUNDI, A; ZELAIETA, A; Xabier Lizardi, olerkari eta prosista, Jakin, 1974, 101-124 . or .

ZARATE, M . ; Euskal Literatura II, Azterbideak, Azterketak, Aztergaiak, Leopoldo Zugaza, Durango, 1978, 9-

25. or.

2 27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!