26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 .4 .4 . Zangalatrauak

1.4.4.1 . Zedarripena

Erritmoa definitzerakoan, Altunak zedarritu duen geldiune metrikoaren kontzeptuan oinarrituz

gero, geldiune sintaktikoak eta geldiune metrikoak bat egin behar dutela da herri olerkigintzaren

araua.

Altunak Etxeparerengan olerkietan ederki frogatu duenez, geldiune edo etenetik etenera dagoen

tartean kokatzen da "hitz andana" deitu duen osagarria, olerkiaren erritmoa marka lezakeen

osagarria, alegia .

Honela zedarritu den erritmo honek euskal olerkigintza herrikoian du errealizapen bete-betea :

orokorki esanik, geldiune metrikoa eta geldiune sintaktikoa bat etortzea nahiz bertsolaritzan, nahiz

ahozko olerkigintzan, nahiz bertsolaritzaren inguruan sorturiko herri olerkigintza idatzian bete izan

da, honela ahozko bertsolaritza nahiz olerkigintzari behar beharrezkoa zaion garbitasunaren eta

ulergarritasunaren irizpide nagusiari jarraitzen zaiolarik .

Bertsolaritzan, beraz, garrantzi handiko ezaugarritzat du esaten denak, hitzak izatea lehentasuna,

eta esaten dena ulergarri izatea . Horregatik diosku Antonio Arana-Martijak Música vasca liburuan

euskal kantagintzan ez dela ematen bokalizazio aldetiko edertze edo filigranarik . Ulerterreza

izateko lehentasun irizpidea duenez, ez dauka bokalizazio jokorako zaletasunik, ez eta ulergarritasuna

zaildu dezakeen inolako luzapenik edo dislokaziorik muga sintaktiko eta metrikoaren artean .

Bertsolaritzaren joera metrikoak gutxi gora-behera jarraitu dituzten idatzizko bertsogileen

artean ere ez dugu hitz multzoa eta bertsoaren neurri-etenen arteko bat ez etortzerik aurkituko, beraz,

euskal literaturan ere zangalatrauak olerkigintza kultoaren tradizioari lotu zaizkio eskuarki . Euskal

literaturaren esparrura mugatzen bagara, Arnaut Oihenarte eta Ziburuko Etxeberriren neurtitzetan

aurkituko ditugu lehenik erabiliak . Gerora berriz, Lore Jokoetatik Aitzolen gizaldiko

olerkarietaraino doan bilakabidean zangalatrauaren erabilerak garapen nabaria izan du.

Herri olerkigintzan sintagma zenbait ez osorik amaitu eta hurrengo lerrora igarotzea onartzen da .

Adibide batez argitzeko, zortziko nagusi batean 10 eta 8ko bertsoen arteko etena gaindi dezake

sintagma batek. Ez inoiz ordea puntu ondorengo etenaldia .

1.4.4.2. Zangalatraua Lizardi baino lehenagoko idazleetan: Arrese-Beitia eta Jautarkol

Metrikaren alor honetan Lizardiren zangalatrauak aztertzeko konparaburutzat hautatu ditugu

Felipe Arrese-Beitia eta Jautarkolen olerkiak . Lore Jokoetako hainbat urtetako saridun izaniko

Felipe Arrese-Beitiaren olerkietan 74 zangalatrauek duten sarritasuna eta kokapena bertsolaritzan ere

ezagunak eta erabiliak diren berberak dira. Horien artean, adibidez, Izen Laguna+Izena osaturiko

Izen Sintagma da errazenik hausten duena :

"Beti ta beti izan zara zu

Alako argikaria,

Iduriturik IparAldeko

Izar distidaria;"

( "Uste ez neban ordu bat", 48 . or.)

Menpeko esaldiak eta esaldi nagusia ere bana daitezke erraz, eta jakina, erlatibozko esaldiak ere

bai :

74 ARRESE-BEITIA, P. ; Olerkiak, Euskal Idazleak, Euskalcraindia, Bilbo, 1956.

20 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!