26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Nada digamos de la concisión que está bien patente en los ejemplos arriba aducidos y en general

en toda la obra poética de Arana Goiri" 169 .

Laburzaletasunaren teorizazioan, literatur zaletasun pertsonalak, garaiko literaturan bere ustez

"modan" zeuden joera literarioak eta hizkuntzaren nortasunari buruzko irizpideak bateginik, euskaraz

abangoardiazko literatura egiteko osatua duen kanon estetikoaren formulazioa egiten du "Rumbos

nuevos" deritzen 1931ko artikuluetan . Azpimarratu behar da, gainera, ez duela, eredu pertsonaltzat

soilik aurkezten, euskal lirikarentzako eredu edo kanon gisa baizik .

"Rumbos Nuevos" izeneko bigarren artikuluan utzi zuen adierazirik euskal hizkuntzaren berezko

trinkozaletasuna hizkuntzaren egiazko izpirituaren ezaugarri nagusi zela, eta lirikaren dentsitate

expresiboa ere, hots, kontzeptismo literarioa hizkuntzaren laburtzaletasunarekin bat egiten zuela .

"En cuanto al ropaje de sus conceptos poéticos -ya se lo indiqué en mi primer escrito- creo que

debe usted esforzarse en alcanzar cada vez una expresión más justa y más densamente vasca ; m e parece

evidente que si en algo ha de ser superior el verso lírico a la prosa no será por lo que todo verso tiene

inevitablemente de convencional, sino por lo que ayuda a extraer del lenguaje el máximo de sustancia

expresiva. (. . .) . . . y que, en un género u otro, el espíritu auténtico del idioma tiende a la densidad

expresiva en grado muy superior al romance, que tanto ha tenido que pesar sobre nosotros para hacernos

agradable lo redondeado y relamido" 170 .

Hain zuzen ere, Lauaxetari eginiko iruzkinaren bigarren zatian aurkitzen da a7aldurik hizkuntzaren

"corriente ubérrima" hori olerkariak aurkitu eta hari emanik aritu behar duela Lizardiren ustez .

Irizpide honen ondorio da Lauaxetaren olerkietako bati buruz, "no plenamente lograda en punto a

hilación sobria, ni a expresividad", beste bati buruz, "corta e incompleta de expresión ; como en

algunas otras la clave romance da cosa más ligada y comprensible que el original" esatea . Lizardik

garrantzi berezia ematen bait dio puntu honi, euskal lirikari berezko duen, funts-funtsezko duen

zerbaitetan hutsegitea dela iruditzen zaio .

Beraz, laburzaletasuna -hasieran euskal hizkuntzaren morfosintaxiaren berezitasun bat besterik ez

dena- euskal estetika bereziaren ardatza bilakatzearen azken arrazoia inguruko hizkuntzek euskal

idazleei erantsi dieten "lo redondeado y relamido" delakoaren gustua deserrotu eta euskal

hizkuntzaren benetako izpirituari dagokion literatura egitea da . Euskararen aintzinako eta berezko

eitea eta modernotasuna, modan dauden joera literarioak elkartzeko abadagunea suertatu zaie .

Baina euskal hizkuntza literario modernoak, gaztelaniaren eraginez, ezaugarri hori ahuldurik du;

esaldi luze bihurriak, erretorika ponperiatsua eta perifrasiak atseginago izatera eraman ditu idazleak

erromantzeen eraginak .

Horregatik, euskal estetika berezia, euskal izaerari eta euskal hizkuntzaren senari berari hobeki

atxekitzen .zaion estetika errekuperatzeko helburua du Lizardik. Horregatik, berak esaten ez badu ere,

garaikide eta aurreko belaunaldien estetikak eta mintzaira literarioak aide batera utzi zituen .

Zerbait berria asmatzeari ekiten dio tradizioaren ereduak aide batera utzirik . Horregatik jotzen

du euskal hizkuntzaren lantze literarioaren lekuko diren aintzinako idazleetara . Errefrau eta atsotitz

bildumak, Etxepare, Leizarraga, Axular . . . Euskal idazle klasikoen lanak ezagutzen ahalegindu zela

adierazten digute Lizardiren adiskide izaniko Orixe, Labaien, Markiegi eta Aitzol ; estetika eredu

kutsatu gabea, inguruko hizkuntzen eraginaren ondorio izango ez zenaren bila ziharduen .

Idazle zaharrengandik ikasirikoa ere ez zuen besterik gabe imitatzera jo, bere irizpidearen

arabera moldatu zuen, Aitzolek esan zuen moduan, erabat borobiltzeko astirik izan ez zuen "kanon"

berri bat sortu nahiz .

169

170

LIZARDI, X. ; "Sabino poeta" in Euzkadi, 1932-11-25, 1 . or.; K-L 346 . or .

LIZARDI, X. ; "Rumbos Nuevos" (II) in Euzkadi, 1931-12-30,1-3 . or.; K-L 359-360 . or.

148

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!