26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1

2

3

4

Aita Estefaniak San Salvadorren zegoelarik, Aita Juantxu Goikoetxeari eginiko aiparnen

interesgarri bat du jasoa Aita Altunak :

" . . .San Salvadorren Igande eta jai egunetan bixita egitera joaten ornen zitzaion maiz, lauzpabost

urte lehenago Belgikako erbeste aldian bere literatura irakasle izan zenari, eta honek behin honela esan

ornen zion : 'Ana¡ Goikoetxea, nere gela onetako zenbait paper, gutun, lan eta agiri gabe ezin idatziko

da XX .garren mendeko euskal literaturaren historia'" 1 .

Patxi Altunak berak Aita Estefaniak aipatzen dituen paper horiek eskuetaratzeko biderik bai ote

zegoen jakin nahi izan zuelarik, itxaropen guztiak galdu zituen .

" . . .irakurria bait nuen Aita Goikoetxea beraren paper mutur batzutan, hura San Salvadorren

1942an ia batbatean hil eta egun gutxiren buruan, etxeko ganbarara eraman zituztela, kutxa handi

batean sarturik, haren paper guziak eta handik bizpairu urtetara ganbaratik betiko izkutatu zirela" 2 .

Aurrerago, eta Juantxu Goikoetxeak Aita Estefaniarekin izandako elkarrizketa konfidentzial

haien berri ematen duelarik, Lizardiren gutun batzu aipatzen dira :

"Orixe jaunak sarri idatzi ohi zion (Aita Estefaniari) ta barrengo asmo, kezka ta lagun arteko

katramillen berri eman . Gogoan dut oraindik, eskutitz oiek irakurria bainaiz, Estefaniari nola azaltzen

zizkion Euskalerritik Eskualerrirako joan-etorri (Lizardik "ltz-Lauz" bere liburuan eman digun)

artakoxe araberak (sic) . . . Lauaxeta ta Lizardi ere Estefaniakin artu-emanetan zeuden, Lauaxeta

leendik, jesuita izan zanekotik alegia, ta Lizardi Orixek erakarrita . Alaxe zion itzez-itz Lizardik

Estefaniari bere lenengo eskutitzean . Orixek Estefania kritiku edo iritzi-emalleagan fede itsu-itsua

karta ontan (edo becte batean, ori eztakit) ageri zan, eta fede ori Lizardiri Orixek erantsi ziola ere

bai . . ." 3 .

Bada, Aita Altunaren ustez San Salvadorren behin betiko galdu diren Aita Estefaniaren

artxiboko paper sortak, gure idazle gorenen eskutitz, olerki eta agiriak, baliteke erabat galduak ez

izatea .

Aita Estefania 1931ean atera zen Loiolatik Belgikaruntz Errepublikak Josu Lagundia desegiteko

emandako aginduaren ondorioz . Jokin Zaitegi bers ere Venezuelako Meridan deserriraturik hiru une

igaro ondoren, Beljikara joan zen Teologia ikasketak osatzera, Marneff-era zehazki . Aita Estefania

aldiz, Tournain kokatu zuten eta bost une eman zituen han erretorikoen literatur irakasle lanetan .

Aita Estefaniak 1937an jaso zuen Ertamerikara abiatzeko agindua, aurrenik Nikaraguara, baina

1938tik, 1942an hil zen arte, San Salvadorreko ikastetxean izan zen literatura eta gaztelera irakatsiz .

Aita Altunak dioskunez, Jokin Zaitegi ere ikasturte horretatik aurrera hiri bereko apezgai

nagusien ikastetxean ari zen, eta Juantxu Goikoetxea ere bai . Jose María Vélez de Mendizabalek

ematen dituen datuek ere hala ziunatzen dure :

"San Salvadorreko Apaiztegia nuen jomuga, haraxe izan nintzen bidalia. 1938ko Uztailaren 15ean

hasten da" 4 .

Aita Estefània 1942ko urtarrilaren 10ean hil zen, eta haren artxibategia gorde eta urtetara galdua

dela esaten zen .

Aita Estefania eta Jokin Zaitegi. Bi euskaltzale jakintsu hauek aipatzen dituzten eskutitz, agiri

eta idazkiak baten eskuetatik bestearenetara heldu zirela pentsatzea ez dirudi ausartegi . Bitartekotza

inork egin al zuen ez dakigu. Lekukotza ematen ari zaigun Josetxu Goikoetxeak berak gutun, agiri eta

idazki garrantzitsu horiek erabat galduak direla uste du .

ALTUNA, P . ; "Jose Maria Estefania Zabala (1989-1942)" in Euskera 1990, XXXV, 76 . or.

Ibidem, 76 . or.

ALTUNA, P. ; Ibidem, 84 . or.

VELEZ DE MENDIZABAL, J .M . ; lokin Zaitegi, 62 . or.

357

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!