26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Horrezaz gainera, esaldi luze bihurriak, borobilburiko esaldiak, erretorika handi-maundia ez

dagoela modan esaten du, modernoena alderantzizkoa dela, kontzeptismoa, esaldi labur, trinko eta

esanguratsua .

Lizardik zeharka aitortu zuen Góngoraren mirespenaren aipamen hau Labaienek Itz-Lauz

liburuaren sarreran konfirmatzen du: Lizardik gogoko zuela esaten duen bidenabarrezko azalpena

baizik ez du egiten, baina ohar bedi, Gongoraren izena, aipatzen duen bakarra izateaz gain,

"estetikoi" izatearekin lotzen duela :

"Ekifiaren ekifiez Axular, Etxepare, Mendiburu, ta abat aztertu zituan . Markiegi'k zer nolako

bidetatik ibilli zan esaten digu . Ez da ahaztu bear bere aldi artan euskal literatura arruntkerian eroria

zegoala eta astifialdi aundi baten bearretan . Lizardi'k euskera "aundiki sofiekoz" jantzitzeko asmoa

zuen gogoko . Berez estetikoia" bait zan, Gongora zale ta izkuntza aztertzaille aukerakoa . Onek barka

arazi bear digu iñoiz zerbait illun eta zail aurkitzea . Bestaldetik, euskerari aberastasun berri bat eman

diolako" 173 .

3.3.2.4. Gongora, 27koak eta Lizardi

Lizardik bereziki zaila den kontzeptismoaren bidetik estilo berri bat asmatzeari ekiten dio,

bere gustu pertsonalaren jaierari ohartemanik, tradizioari eta garaiko olerkigintzaren ezaugarri

ezagunei jarraitu gabe . Baina aldi berean, Lizardik Góngora gogoko zuela esaten zuen,

kontzeptismoaren bidetik jo zuenean, hots, "oldozkunari eta mintzoari dagokionean zorrotz eta

labur" izatearen estetika hautatu zuenean, Espainian idazle barrokoarenganako mirespen giroak ere

eraginik egin ziola pentsa liteke .

Espainiako barroko garaiko kontzeptisten estetika hartu zuen Lizardik bere kanona osatzeko

irizpidetzat, Gongorak korronte horren barruan errepresentatzen duen estetizismoaren bidetik . Ideia

elaboratuak hitz gutxitan esatea dute helburutzat kontzeptistek, eta hitzen esanahi bikoitzak,

paradojak eta bestelako joku kontzeptualak gogoko dituzte . Ez dute apaingarririk erabiltzen ¡a ;

hiztegia laua gehienek, kulteranoek izan ezik, baina esanahi erreferentzia ustegabekoetara zuzendua

askotan ; sintaxiari dagokionez esaldi motza atsegin dute, lakonismorako joera nabari zaielarik .

Lizardi beraren hitzez esateko "densidad expresiva" dute helburutzat 174 .

Konzeptismoaren barruan aipatu ohi da kulteranismoa edo gongorismoa . Bide berezitzat, ordea .

Edertasun formalak ere garrantzia hartzen du kulteranismoan . Gaia aitzakia hutsa izan daiteke, baina

estilo dotoreaz garatzen da : hitz ozenak, efektu sentsorialak, metafora ausartak, perifrasi

diztiranteak . . . Hiztegia kultismoz betea, sintaxia ordena aldatzeko askatasun handikoa, eta

gaztelaniari, Imperio handi bateko mintzairari dagokion noblezia eman nahiz, latinaren baliapide

sintaktiko eta lexiko kultoaz hornitua . Poesiari hizkuntzaren barruan hizkuntza berezi bat eskaintzeko

lehen ahalegina da Gongorarena, eta 27ko belaunaldikoek azken aldarrikapen hau bereganatu zuten

batez ere, Dámaso Alonsok "Góngora y la literatura contemporánea" 1927ko lanean, adierazi

bezala 175 .

Lizardik atsegin duen estetika kontzeptista logikoa da hogeitazazpiko olerkariek hartu zuten

bide beretik hartu zuela pentsatzea, eta ez zuzenean, bere gisa, idazle barrokoaren dizdirak erakarrita .

173

174

175

LABAIEN, A.M . ; "Itzaurrea" in Itz-lauz, Edili, Donostia, 1972, 6 . or .

"Una cosa resulta, pues evidente : en el fondo del gongorismo hay siempre una tendencia que tenemos que llamar

conceptista. Las definiciones que sitúan conceptismo y gongorismo como dos mundos distintos y contrapuestos son

falsas" (89. or.) ALONSO, D. ; «Diferencias y semejanzas entre Gongorismo y Conceptismo" (86-93 . or .) in La

lengua poética de Góngora V, Obras Completas, Gredos, Madrid, 1972-75 .

ALONSO, D. ; «Gongora y la literatura contemporánea" in Obras Completas, V, 725-770. or .

150

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!