26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izenburuan adierazten duen kontraesanak iragartzen du narrazio hauen tankera, fantasia dira,

"ipuiak" dira aide horretatik, baina ez dira ipui huts, irakatsia dure, moraleja gisako bat eta ez dira

kontu hutsalak.

Kontakizun hauetan Lizardik bere kezka euskaltzaleari ematen dio adierazbidea . Hizkuntzaren

zoriak kezkatzen du, bereziki .

Amona ximel maittagarriaren ipuin honek Lizardiren beste zenbait kazetari artikulutan erabiltzen

den gaia hartzen du era narratiboan: Zarauzko herrian euskarak daraman atzeratze prozesu azkarra,

euskara galtze horrek erlijio eta beste zenbait ohitura "on"ekin duen zerikusi estua, eta belaunaldi

batean euskara galtzearen arriskua . Esate baterako, "Zarautz erdelerri" izenburua daramaten hiru

artikuluak 32 .

Belaunaldi gazteak euskararenganako duen berotasun eskasiari buruzko gaia erabilienetakoa da

garaian . Esate baterako, Lizardiren zenbait idazkien "hartzaile" den Mendi-Lautak 1917-1918 urte

horietan Euzko Deya aldizkarian idazten dituen artikulu erdi-komiko erdi-"pedagogiko"ekin

zerikusi handia dure Lizardiren ipuin hauek ; ikus, esate baterako, "Zarautz'ko bi zantzail, edo

txulo . . ." 33 , edo "Arrotzaliak" 34 .

Bietan Mendi-Lautak abertzaletasun inozente samarrez neska gazteei atzerritarren aurrean ez

liluratzeko eta euskarari irmo eusteko gomendioa luzatzen die eredu eta adibide komikoen bidez .

Lizardik ere arazo bera, gazteek euskarari eta aintzinako ohiturei dieten atxikipen eskaxarengatiko

kezka azaltzen du .

Baina gaiaren arruntasunak eta dagoen bertsio bakarra prosazkoa izateak garrantzi gutxikoa

bilakatuko luke ipuin hau, "amonatxo zimel maitagarria" eta euskararen identifikazioarengatik

izango ez balitz, alegia, geroago Asaba zaarren baratza (1930), eta Euskal Pizkundea (1932)

poemetan berriro erabiliko duen identifikazio bera.

Ez da ezagutzen garai hartako olerkarien arrean identifikazio honek prezedenterik duenik, euskara

hizkuntza senide arteko harremanen arrean identifikatzerakoan "ama euskara" delakoa da hedatuena .

Lizardiren erabilera honen aitzindaririk gertukoena Felipe Arrese-Beitiaren "Ama Euskeriaren

azken agurrak" izango genuke, Hego Euskal Herrian ospatu ziren lehen Lore Jokoetan 1880ean

Elizondon, lehenengo saria irabazi zuen olerkia, eta gero urte berean Mauleon-en ospatu zirenetan

"Bizi da ama euskera" delakoaz irabazi zuen .

Arrese Beitiaren Ama Euskera 35 ere "ama zaarra" da, "antxinako ama Euskera, hainbat gerra

goitu ezinda/ amatxo zuaz iltera " . Euska Herria dena "gaztelatuta jarria" ikusten duelako kezkaz

dago olerkaria . Gero ordea, Arrese-Beitiaren olerkiak Foruen galeraren aipamena egitera jotzen du,

eta

32

33

34

35

Euzkadi, 1929-2-3, 10 eta 24)

Euzko Deya, 1818-9, 58, (5 . or .)

Euzko Deya, 1918-10, 60, (5 . or.)

"Agur illun bat egin deuskue

Guraso zarren legiak.

Umezurtz batzuk gelditu gara

Billosik foru bagiak

Izan bagiña eurak legetxe

Euskeriaren zaliak

Oso ta garbi gordeko ziran

Oitura ain miragarriak"

(26-34, 17-18 or .)

ARRESE-BEITIA, F . ; "Ama Euskerariari azken agurrak" in Olerkiak, Euskal idazleak (Euskaltzaindia), Bilbo,

1956, (2. or.)

494

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!