26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

1981ean Euskal filologiako lizentziatura amaitzean, Eusko Jaurlaritzaren

Kultura Sailaren beka baten laguntzaz tesina egiteko proiektua aurkeztu nuen

Lizardiren “Biotz begietan” liburuaren azterketa formala egiteko: egile honek

poesian buruturiko berrikuntza-lanaren alde linguistiko eta semantikoak xeheki

deskribatzeko eta interpretatzeko asmoz, hizkuntzalaritzaren laguntzaz.

Bestalde, demokraziaren etorrerarekin batean euskal liburutegi eta

hemeroteketan lehen aldiz eskuratu ahal izan ziren guda aurreko hainbat

dokumentu: egunkari, aldizkari, artxibo pertsonalak... Zehazki arakatze-lan

luzeak egin nituen Lizardiren prentsa lanen arrastoa berreskuratzeko asmoz.

Uste baino uzta oparoagoa aurkitu nuen, izan ere, bere artikulu hoberenen

antologia zen “Itz-lauz” (1934) liburuaren bidez ezagutzen zirenez gain, beste

laurogei inguru prentsa-lan bildu bainituen, euskarazko eta gaztelaniazkoen

artean. Gisa berean, Lizardiren poema ezezagun zenbait ere aurkitu nituen

prentsa argitalpen horietan sakabanatuak, Euzkadi eta El dia egunkarietan,

zehazki. Ondorioz, horien bidez Lizardiren ideia poetikoen ikuspegi berria

eskuratu zitekeelakoan, Lizardiren artikuluen edizio bat prestatu nuen 1988an

Xabier Lizardiren kazetari lanak.

Aipaturiko material horietan oinarriturikoa da doktoradutza lana. 1993an

aurkeztu nuen Euskal Literatura arloan Deustuko Unibertsitatean, “Lizardiren

poetika Pizkundearen ingurumariaren argitan”. Tesia Juan Mari Lekuonaren

zuzendaritzapean burutu nuen, Deustuko Unibertsitatean. Ondoren, Xabier

Lizardiri buruzko zenbait liburu, saiakera eta artikulu argitaratu ditut, bai eta

guda-aurreko Pizkunde mugimenduaz eta bereziki Orixe eta Aitzoli buruz.

Hazken hamarkada honetan gure garaiko euskal idazle batzuei buruzko

azterketa-lanak argitaratzen dihardut, gehienbat olerkiaren arloan; besteak

beste, Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Xabier Lete eta Bernardo Atxagari

buruzko iruzkinak eta azterlanak eman ditut argitara eta zenbait ikuspegi orokor

ere bai.

ARGITARATURIKO LIBURUAK

OTAEGI, L., XABIER LIZARDIREN KAZETARI-LANAK, Erein, Donostia, 1988, 423 or.

OTAEGI, L., LIZARDIREN POETIKA, Erein, Donostia, 1994, 278 or

OTAEGI, L., XABIER LIZARDI. EUSKERA ANDIKI-SOÑEKOZ, Euskal Editoreen

Elkartea. Klasikoak Bilduma, 1995, 222 or.

OTAEGI, L., GERBAULT BAKARTIA, Erein (Donostia), 1996, 53 or.

OTAEGI, L., JOSE ARIZTIMUÑO “AITZOL”, Eusko Jaurlaritza . Bidegileak Bilduma,

1998, 20 or.

OTAEGI, L., “BERNARDO ATXAGA. EGILEAREN HITZA”, Labayru Ikastegia.BBK,

1999, 71 or.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!