26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

egin zuela Olerti sariketetan eskuhartuz, Aitzolek eskaturiko Euskaldunakpoema sortuz, eta Lizardi

hil ondoren, Barne Muiñetanliburua argitaratuz .

Hala ere, garbi ikusten da Orixek ongi bereizten dituela kantatua izateko eta errezitatua edo

goraki irakurria izateko neurtitzen arteko ezberdintasuna . Irakurriak izateko neurtitzek behar dituzten

neurkera, errima eta erritmoa ez daitezke inguruko hizkuntzetako bertso modernoetakoak bezalakoak

izan, bere ustez, azentuan oinarriturik bait daude eta euskaraz azenturik ez dago .

"Me ceñiré a manifestar la base de nuestra métrica que me parece razonable, en consecuencia de lo

expuesto sobre el acento. En el verso rítmico y en la rima son esenciales los acentos intensivos, como

nosotros no los tenemos, nuestra métrica no debe estribar en el acento intensivo . Los versos que usamos

hoy día solo valen ( . . .) para cantados, no para declamados" 57-

Lizardik, berriz, Orixeren iritzi ukakor horien aldean bere iritziari eutsiz jarraitzen du,

neurtzeko joerari eutsiz, Orixeren garai horretako hitzaldi zorrotzen erasopean ere :

"Olerkariok degu orain aldi, gorapenak yasotzen . Bazan ere garaia! Irutsu urte auetan kikilduta

bizi giñan, Orixek beñola eman baitzizkigun ederrak . . . Izneurtuz idaztea txaldankeri agiria zala,

bertsoak beti dirala txar, beti mintzo aizun ; eta abarra . . .

Beltzena au zan : geren artekoxe batek, bere leena ukatuz -amaika izneurtu ederren egille baita

Orixe jauna- ain errukigabez gu yo-bearra . Bederen Aljebra-irakasle bat izan balitz, ziri-olerki edo

epigrama diralako oien bitartez esate'al genizkan bereak eta bost . Baña geronen senide-artekoak uka :

orretxek biozkabetu ginduzan oso . Gauza ez, ari yarkitzeko, gizagaxo batzuk baigera ; ta nik dakit

nolako nekeak eramanik gauden, gure neurtu-griñatxo au -zauri lotsagarri bat bailitzan- izkutaezlñlk"

58 .

Aipatua dugun Lizardiren artikulu horrek ematen duen data kronologikoaren arabera, Orixeren

iritzi horien 1927 aldera eman bide ziren ezagutzera . Errima eta neurriaren funtzioak gutxietsiz

erritmoarena azpimarratzen zuten idatziak ugariak dira guda-osteko Orixeren lanetan, eta adibiderik

garatuena Jose Ignacio Goikoetxea "Gaztelu"ren Musika Ixillaliburuari eginiko sarrera da .

Guda-aurreko bere jarreren berri azalduz, Jose Maria Leizaola «Barazar"ek Anbrosi Zataraini

eginiko gutunaren zati batean aipatzen du Orixeren jarreren berri :

"En la época de mis conversaciones con Orixe a que he aludido éste se mostraba resuelto

adversario de toda concesión a la regularidad del verso, el del "Gernikako Arbola" verso alterno de 7

y 6 sílabas lo consideraba aspergarri . Yo emprendí el convencerle de las razones estéticas y útiles del

verso y creo que lo logré. Entonces el había hecho la traducción en prosa del "Mireio" de Mistral,

maravillosamente . Después fueron Lizardi y Aitzol quienes empujaron hacia el verso a Orixe, con

franco acierto" 59-

Leizaolak aipatzen duen garaia 1930 urte ingurua da zalantzarik gabe, eta 7/6ko neurri txikia

aspergarritzat jotzea, aurreko idatzi batzuetan 10/8 neurri nagusiari buruz gauza bera esandakoari

jarraitzen zaio . Orixeren irizpide hau bera da Jokin Zaitegik "Aitzolen gizaldia" deituriko

artikuluan esaten duena:

"Itz-neurtizkera, itzak bezala, erabat urria zenun .-Geientsuenik amar silabadun itz-neurtizkera loargarria

erabili oi zan" 60-

57 ORIXE ; "Acento vasco" in RIEV, IX, 1918, 12-13 . or.

58 LIZARDI, X .; "Erdi-Bearra" in Euzkadi, 1930-5-8, 5 . or. ; K-L 299 . or.

59 Lcizaolak Zataraini eginiko gutuna, 1943, Bertso Kontuak.Argicaragabea, Euskaltzaindiaren Azkue liburutegian

jasoa.

60 ZAITEGI, J . ; "Aitzol'cn gizaldia ", 6 . or.

192

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!