26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beraz, proposatzen ari den bide horrek bi helburu bete ditzakeelakoan dago Aitzol eta horregatik

egiten die proposamena orduko literaturgile nagusienei, tradizio horren berezko balio

estetikoengatik eta irakurlegoarentzako dituen erraztasunengatik .

D.- Aitzolen joera berriaren eragina idazleetan .

Puntu honetara heldurik, eta Aitzolen proposamen honek nolako arrakasta izan zuen

aztertzerakoan, Lauaxetak 1935ean argitaratu zuen "Arrats-Beran" liburuan dauden herri kutsuko

olerkiak aipa daitezke, ene ustez.

Behin baino gehiagotan aipatu izan da liburu horretan Federiko Garcia Lorcaren Romancero

Gitano (1928) eta Poema del cante fondo (1931) liburuen irakurketa eta eraginatzat jotzen den horri ez

ote zaion elkartu behar Aitzolen proposamen honi emandako erantzuna, hau da euskal literaturaren

gai, iruditeria eta teknika bereziak berreskuratzeko ahaleginaren eragina .

Nire ustez, susmoaren arlotik ez gintezke aurrerago joan Lauaxetaren olerkigintzan Aitzolen

proposamenak izaniko eraginari buruz dihardugunean . Bakar bakarrik esan dezakegu bere lehen

liburuan ez zuela honen tankerako olerkirik, eta dagoeneko Lorcaren obra ezagutzeko aukera izana

zuela, 1931ean argitaratu bait zuen Bide barrijak, eta Romancero gitano 1928koa bait da.

Bigarren honetan aldiz, Lorcaren arrastoak ukaezinak dira, euskal literaturan, ez ikasian ez

herrikoian, ohizkoak izan ez diren irudiak eta teknikak nabari bait dira . Euskal jatorriko herri

olerkigintzaren eraginari buruz zerbait zehatzagorik jakiteko asmotan Jon Kortazarren Teoría y

práctica poética de Lauaxeta tesi doktoralera jo beharra dago :

"Se ha venido repitiendo con cierta frecuencia que la aportación de la lírica popular en Arrats-

Beran tenía dos fuentes o bien era una influencia de Aitzol, a partir de lo que hemos dado en llamar

giro hacia la poesía popular en 1934, o bien, partía tras el conocimiento del Romancero Gitano 249 .

Iturriak argitzen ez dituen Kortazarren aipamen honetan argudio hau arruntki erabilitzat ematen

da. Jakina, Romancero Gitanoari buruzko aipamenak ez dira falta izan Lauaxetaren bigarren liburuari

buruzko iruzkinetan . Aitzolen 1933ko proposamen honekiko harremanei buruz, aldiz, ez dut uste

aipamenak ugariak direnik 250 .

Jon Kortazarrek esaten du Aitzolek herri olerkigintzaren ezaugarriak suztatzeko harturiko joera

aldaketa hau 1934koa dela, nik neuk ere 1983ko "Aitzolen proiektu kulturala" izeneko lehen saioan

1934ean kokatu nuen iritzi aldaketa ; arestian esana dugunez, ordea, joera berri honen mugarria,

aurreragokoa da, 1933raino atzeratu beharra dugu, gutxienez .

"Eusko Olertikera berezia"ri buruz 1933ean argitaraturiko artikulu sakonaren argitalpenean

konkretatu zuen Aitzolek euskal estetikari buruzko ikuskera, eta ordudanik jarra¡ litezke bere

249

250

KORTAZAR, J . ; Teoría y práctica poética de Lauaxeta, Desclée de Brouwer, Bilbo, 1986, 90-91 . or.

Ustez ausarkeria handia zelakoan, aurreratu nuen proposamen hau 1983an argitaratu nuen "Aitzolen proiektu

kulturalaz" deituriko artikuluan, eta ausarkeria bati dagokion zuhurtasun osoaz . (OTAEGI, L . "Aitzolen

proiektu kulturalaz "in Jakin, Aranzazu-Oinati, 1983, 18-27 . or.) Aitzolen proposamen honen arrakastari eta

eragin sakonari buruzko gaia guztiz aztertzeke dago, ene ustez. Kortazarrek Lizardiren joera aldaketaren ziotzat

aipatzen dituen urrutiko eragileak, aldiz, ez zaizkit neuri behintzat, Aitzolen eragina bezain garrantzitsu

iruditzen . Izan ere, Kortazarrek Lauaxetak bigarren liburuan agertzen duen herri literaturaren eraginaren

iturriak aipatzerakoan biak posibletzat aipatzen dituen arren, hau da, Aitzolen asmoena nahiz Lorcarena,

Lauaxetaren beraren zaletasunak ere bide horretatik jotzen zuela frogatzearen hirugarren bidea irckitzen bait du .

Aitzolen eraginaren indarra onarturik ere, Kortazarrek ez du eragin bakar eta erabakigarritzat ematen . Egokia

da, hala izatea, ez bait zen Lauaxeta berrizaleen polemikaren bi ataletan 1932 hasierakoa eta Aitzolen "Antzinako

oituren piztutzea"ren ondoriozkoetan Aitzolen jokamoldeekin erabat ados etorri, eta horregatik Maiatzeko

autorkuntza deritzan olerkiari erantsiriko oharrak polemika bietan izan zuen jarrera umoretsua eta

zirikatzailearen lekuko bait da.

78

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!