26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

"Goiza laiñotan jaio

zan noizbait . Leioan

apar zuri motela

itsatsi zegoan"

(EP 8-12, 315)

"Nireganuntz eme zenuen gogoa

zerk arinduz ta nork emanez egoa

dioakit iges, ta aidean esegi

dakust, txori lillurarazia iduri ?"

(AG 9-12, 305)

Nolanahi ere den, eta orain arte Lizardiren egitura sintaktiko bitxiek euskal idazle zaharretan,

errefrauetan eta abarretan oinarri sendoak zituztela ikusirik, guztiz bidezkoa da hiru adibide hauen

egituraren eredua ere aintzinako euskararen esparruan aurkitua zuela uste izatea .

Nolanahi ere, haietan oinarriturikoa izan arren, gogo estetikoak, arkaismo honen formak

erakarririk bereganatu zituela pentsa liteke, jatorrizko funtzioa, hots, "itzuli, itsatsi eta esegi"

aditzen aspektua ohiturazkoa bilakatzeak ez bait dirudi Lizardik bilatu duena, -ta edo -rik atzizkiez

izango zuten balore modala atzizkirik gabe adierazteko modu laburra izatea baizik .

2 .4 . SINTAXIA

2.4 .0 . Sarrera

Lizardiren olerkien zailtasuna eta iluntasunari buruzko iritzia ematean kritikoek sarritan aipatu

izan dituzten puntuak honako hauek izan dira: mugatzaile kentzea, aditz infinitibo eta partizipioa ez

bereiztea eta aditzaren elipsia .

Hiru puntu hauez gain, Lizardiren trinkozaletasunaz erehitzegin izan da, gehienetan haren

olerkietan hautaturiko ahapaldiak frogatzat aurkeztuz, baina trinkozaletasun hori nola gauzatzen den

zehazten ahalegindu gabe .

Sintaxiari eskainiriko atal honetan ezaguna eta sarri aipatua izan den aditz elipsiaz gain,

Lizardiren olerkigintzaren ulerpena zaila egiten duten zenbait ezaugarri sintaktiko aipatuaz bat,

trinkozaletasun horrek erakusten duen joera kontzeptistari buruzko zehaztasun gehiago emateko

mailara iritxi nahi dugu, alegia, ideia poetikoen alorrean aipaturiko zenbait punturekin erkatzeko

egoeran jarriko gaituen gunera .

Horregatik, Lizardiren idazlan poetikoen azterketa sintaktiko hau orokorra izan beharrean,

bereziki haren joskera zaildu egiten duten egituren azterketara bideratuko dugu .

Sarrera moduko deskripzio bat egitez gero, esan beharko da Lizardiren joskerak bi ezaugarri

nabarmen dituela, aide batetik, esaldi nagusiak ebaki eta motz jalkitzeko zaletasuna nabari zaio,

menpeko esaldiak elkarren gainka pilatzeari uko egiten diolarik ; bigarren ezaugarria berriz, esaldi

287

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!