26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ekainaren 3an oraindik zuzenketak egiten ari zaio, eta Estatutuaren aldeko kanpainaren abarrotsek

bere liburuaren aurkezpenerako prestaturik duen kanpainak oihartzun gutxi izango duen beldur da .

Baina azkenean, Ekainaren l7an liburua banatzen diharduela ikusten dugu . Amaitu da hainbat kezka

sortu dizkion liburuaren argitaralpena . Liburuaren itxuran ere perfekzioa bilatu du Lizardik, barruko

olerkiek ez ezik, liburukiak berak ere bitxitua behar bait du izan .

3 .3 . ESTETIKA TRINKOZALEAREN OINARRI TEORIKOAK

3 .3 .0 . Sarrera

"Eusko Ikaskuntzaren bostgarren batzarra" hitzaldian ditu formulatuak Lizardik arteari buruz eta,

bereziki, euskal arteari buruz dituen irizpide nagusienetako batzuk ; han dago jasoa era berean

Lizardirentzat euskal-gogamena, euskal arimaren nondik norakoa ezagutzeko dugun tresnarik

hoberena euskara bera dugulako iritzia . Euskal arima euskal hizkuntzaren bidez adierazten denez,

berak ematen dio taxuera berezia . Beraz, haren taxueraren tankera edo berezko joerari erreparatu

beharra dago euskal arimaren nortasunaren berri izateko .

Horren ondorio da, Aitzolek 1933ko "El poeta Jose María Agirre» deritzan artikuluan esaten

duenez, Lizardik euskal hizkuntzaren berezko moldaketari erreparatu ondoren, hizkuntza honetan

nabari den aglutinazio, edo trinkozaletasunerako joera irizpide estetikotzat hartu izana .

3 .3 .1 . Euskararen nortasun linguistikoa eta euskal arima

Lizardiren ustez, "euskotarren erti-iturbururik naroena" 159 euskal hizkuntza bera dugu, ordurarte

euskaldunek berek ezetsiena izan duten hura . Lizardirentzat euskal hizkuntza mintzabide hutsa baino

gehiago da, ez da euskal nazioak duen berezko hizkuntza soilik, euskal arimak duen adierazbiderik

fidelena ere bada, euskal arimari tankera berezia emaniko mintzaira . Horregatik euskal hizkuntzaz

mintzo delarik,

"Asaba zaarren gogoaz elkartzen gaituan urrezko kate zaarra, etzazute, arren emakumeok, esku

lazatankor oiekin betirako cien ta apurtu" 160 .

Beraz, euskal hizkuntzaz diharduelarik "urrezko trate zaarra"ren metafora erabiltzean, ez da

sinboloaz bakarrik ari, euskal hizkuntza ez da guretzat baliogarri gure asabek mintzatzen zuten

hizkuntza beta izanik haiekin lotzen gaituelako, kate horrek haien arimaren muinaren ondarea ekartzen

digulako, euskal arima adierazbide izanik hura ezagutzeko aukera eskaintzen digulako .

Lizardirentzat euskararen sakoneko egitura jatorrek, euskarak berezkoenak dituen egitura

morfologiko eta sintaktikoek balore berezia dute, euskal psikologiaren adirazle jator bait dira.

Horregatik aitortzen dio Lauaxetari beta ere ezinean aritzen dela askotan zerbait adierazterakoan

urre gorrizko filoiaren bila, esamolde egokienaren bila, hor dagoela jakin arren, aurkitu ezinik .

Ezintasun hori euskaldun berri izateari egozten diola dirudi .

"Y yo ( . . .) debo decirle, con toda sinceridad, que encuentro admirable su esfuerzo renovador

vivificador, creador de formas y que si con igual franqueza, expongo mi opinión de que no da con el

filón de oro que todos hemos presentido y que tantas veces, al querer expresar algo, hemos en vano buscado

angustiosamente; abrigo en cambio, no la esperanza sino la seguridad de que esa voluntad todo nervio de ese

159 LIZARDI, X .; "Eusko Ikaskuntzaren bostgarren batzarra" in Itz-Lauy,1972, 118 . or. ; K-L 198 . or.

160

LIZARDI, X.; "Arrasateko iczaldia", Euskeltzaleak, 1930-7-30 ; K-L 274 . or .

1 44

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!