26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zatarrik ez dakiena ."

("Euskal-erriko sinismena" Euskal Erria, 1144, 1916-1-15, 13 . or.)

"Euskalerria / pozez jauzia/

zure oñetan/ daukazu,

gipuzkoarrak biotz-sukarra

oyuz erakusl nai dizu ."

("Arantzazuko amar¡" in Euskal Esnalea, 1918, 161 . or .)

Ezaugarri morfosintaktiko honen hedadura geografikoa eta historikoari ohartuz gero, gauza

ezaguna da, infinitibo eta partizipioaren arteko ezberdintasuna ez dela maila berean gorde izan

euskararen alor geografiko guztian zehar, eta euskalki beraren barruko diakronian zehar ere ez . Esate

baterako, partizipioa gero eta infinitiboaren arlo zabalagoak bereganatuz joan da diakronian zehar

sartaldeko euskalkietan, azkenean bizkaieraz eta gipuzkeraz infinitiboaren erabilera ¡a -¡a aginteraren

alorrera mugatu delarik.

Hala ere, badira gaur egun ere zenbait euskalkiren aldakietan alderantzizko joerak, infinitiboa

partizipioaren ordez erabiltzeko joerak alegia . Orixek esate baterako, Goi-Nafarreraren zenbait

herrietan "etor da" eta "ikus du" erabiltzeko joeraz hitzegiten du "Oraindañoko euskal neurtitzak"

deituriko artikuluan 144.

Bestalde, Azkueren azterketa morfologikoei esker, euskal gramatikazalcen arrean zabaldua zen

mende hasieratik -tú atzizki aditz-egilea berez -i edo -n atzizkiz eginiko aditz-partizipioei

gaineratzeko joera erredundantea zela . Berez, partizipio amaiera zaharren gainean eransteko joera

okertzat salatu zen bidali>bialdu, egon>egondu, irakurri>irakurtu . . .joera, azkenik, -tu gabeko

aditzak zaharragotzak jotzen zirelarik .

Nolanahi ere den, eta aipatu ditugun arrazoi hauetatik Pizkunde aroko idazleoi eragingarrien

izan zitzaiena nabarmendu ez genezakeelarik - ez dago nik dakidala honi buruz Orixenaz gaineko

beste .azalpenik -, jo dezagun olerkarien artean izan zuen erabilera deskribatzera eta zein helburuz

erabili zuten aztertzera .

B. Funtzioak

Alde batetik eta begibistakoa denez, errima ugariagoak, berriagoak egiteko aukera eskaintzen

zien . Bestetik, mugatzaile ezabaketaren kasuan aipatu dugun indar adierazkorra eta trinkotasunaren

alorrean muina nabarmentzeko joera morfologikoa ikusten da, infinitiboa aditzaren erroa, alderdi

lexematikoa soilik bait da, eta aldi berean hizkera esaeratsuan ohizkoa den labur eta trinkoaren

kutsua hartzen du:

"Izadiari zizkiok kendu-alak ken

Aren irentsi-bearra ez dik ezerk asetzen .

Larreko zezena, oianeko basauntza,

odeietako txoriak . . . Oro gizkonak eiza . . ."

(ZE 40-44, 135)

Ahapaldi honetan ikusten diren bi adibideek partizipioaren ordez infinitiboa erabiltzea

esamolde berezietan espresibotasun berezizko esamoldeetan gertatzen da, "esaera eginak" dira edo

haien tankera hartzen dure .

Gehienetan ez dira partizipio/infinitibo neutralizaketak esaldi arruntetan gertatzen, indar

espresibo berezia eman nahi zaienetan baizik . Caldera erretorikoetan edo bestelakoetan, esate

baterako :

144 Itzaldiak, VI, Durango, 1930 ; Idazlan Guztiak, IIIArtikulu eta saiakerak, Etor, Donostia, 1991, 327-346 . or.

2 64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!