26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lizardik 1927-1930 epean Euskaltzaleak erakundeari eman dizkion hiru norabide nagusi hauetan

aldaketa nabaria sumatu zuen bigarrenari dagokionez erakundearen zuzendaritza Aitzolen eskuetara

igaro zenean .

Literaturaren autonomiari eta gizarte betebeharrei buruzko irizpideak, euskal literaturaren

"normaltasuna"ri buruzko irizpideak dira aldatuko direnak efikazia edo eraginkortasunaren izenean .

Eta hauxe izango da hain zuzen ere 1930-36ko eztabaida literarioen oinarrian kokatzen den arazoa eta

"Aitzolen belaunaldia" izeneko kapituluan azalduko duguna .

2 .3 . EUSKARAREN NORMALIZAZIO BEHARRAREN KONTZIENTZIA LARRIA

2 .3 .1 . Hizkuntzaren kontzepzio orokorra

Lizardiren euskarari buruzko kontzepzioa olerkigintzan moldatu zituen zenbait sinboloren

aldetik ez ezik, interesgarri zaigu, bere horretan ere, kazetari-lanetan isladaturiko ikuspegia

modernotasun handikoa delako, eta garaikoen artean bereziki nabarmentzen delako bere zorroztasun

eta zolitasunagatik, baina baita hizkuntza literarioaren moldaketan hartu zuen ikuspuntua esplikatzen

duelako .

Euskarak balore bikoitza du Lizardiren kontzepzio orokorrean eta biak elkarren osagarri dira :

aide batetik, hizkuntza bat, pertsonek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen duten mintzabide bat

da, hau da, funtsean eta garaian ohizkoak ziren ideologizatze eta idealizatzeen aldean, Lizardirena

ikuspegi erradikalagoa da, hizkuntzaren egoeraren kontzientzia larriak eraginikoa eta

erromantizismorik gabea .

Bestetik, Lizardirentzat euskara beste edozein mintzabide bezalakoxea izateaz gain, askoz

gehiago ere bada: euskal aintzinatearekin, gure historia eta herriaren aurreko belaunaldiekin elkartzen

gaituen katea:

"Asabaen gogoaz elkartzen gaituen urrezko kate zaarra etzazute arren, ( . . .), esku laztankor oiekin

betirako eten eta apurtu" 144

Lizardik Arrasateko hitzaldian emakumeei zuzenduriko hitz hauek itz-lauz adierazten dure bere

poetikan, eta baita bere olerkietan agertzen den euskarari eratxekitzen dion balio nagusi hau .

Lizardirentzat euskara mintzabide bat da, baina baita gure herriaren ondarearen hari nagusia ere, gure

arbasoekin lotzen gaituen "lokarri zaarra" 145 .

Lehen atal honetan aide batera utziko dugu euskal hizkuntzaz, literatur mintzaira gisa, Lizardiren

ikuspuntutik harturik duen ikuspegia. Alderdi soziolinguistikoaren eta linguistikoaren esparrua, hots,

normalizazioaren arazoa da atal honen lan-barrutia.

Garaiko kontzepziorik ohizkoenetan apologisten eraginak indar handia du, eta XIX. mendetik

datozen hizkuntzari buruzko hainbat ideologizazioren zamapean aurkitzen da euskara.

144

145

"Argi dakuskegunez, tokiaren uts gera euskel-idazleok . Gutxi giñalakoan, amaika negarrek erten digu : baña, egia,

gure ingien zabalerako geiegi gera, ezpaitegu non idatzi .

Gertari oni begi-eman bear zaio lenbait-len . Eztegu euskel-idazlea bakantzera jo bear, ugalaraztera baizik .

Bestela, zertarako litzake atzeko amabost-ogei urteotan egindako lan etengabea ? . . . Orixe nai ez genduan, bada ? . . .

Euskel-idazlea ugaldu-eske cz geniardun? . . . Bai, ta zuzenki : ortik bailetorke euskera beñere senda al-izatea" .

LIZARDI, X . ; "Baratza azi bearra" in Euzkadi, 1929-3-13, 5 or. ; K-L 210. or .

LIZARDI, X. ; «Arrasateko irzaldia", Euskaltzalkak, 1930-7-30, in Itz-Lauz (2 . arg.) 129-136 . or. ; K-L 270-275 . or.

LIZARDI, X. ; Asaba zaarren baratza in Olerkiak, Erein, Donostia, 1987, 185-197 . or .

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!