26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3.2.4.3. Lizardiren kanon estetikoan sentimenduaren definizioa

Lizardik bere idazlan nagusia burutu zuen garaian, Biotz Begietan liburuan dauden olerki

nagusienak egitean begien aurrean izan zuen irizpide nagusienetako bat dugu sentimenduekiko hau .

Lehenik, euskal izpiritua edo arimaren zigilua duen olerkigintza sortzen ari zirela hartu behar da

gogoan, eta garai hartan egia onartua zenaren ereduari ere lotu zitzaiola, sentimenduen adierazpenean

lotu, neurtu eta eutsia euskal arima edo nortasun berezkoa zela onartuz .

Erromantikoek sentimenduari egozten zioten intentsitatea ukatu gabe, inbokazio hutsalik eta

aiene ozenik gabe sentimendua komunikatzea lortzea zeharka eta iradokizunen bitartez egiten du,

zenbaitetan sentimenduaren emetasuna ironiaren bidez zuzenduz ere bai . Éz bait dagokio euskal

arimari bestelako tonurik edo erretorikarik erabiltzea, bere ustez .

Aldi berean esan liteke, irizpide hau Lizardik bere buruari ezarririko eredu bat dugula, euskal

olerkigintza sortzean, euskal izpirituaren taxuerari egokituko zitzaion estiloa sortzean, beharrezkotzat

jo eta berariz hautaturiko irizpidea dela hau, klasikoen kanonetan edo bilakaera pertsonalean

oinarriturikoa baino areago 154 .

Hirugarrenik, berriz, bide hau hautatzean Lizardik berezko zuen joera sentimentala hezi egin bide

zuen, ironia eta umorearen laguntzaz sarritan hartzen duen arnasaldiak sentimenduaren adierazbide

ohargabeko bilakatzen direlarik .

3 .2 .5 . Inspirazioa eta perfekzio teknikoa

Intektualismoaren eta sentiberatasunaren poloen arteko oreka bilaketan Lizardik hautaturiko

ereduan isladatzen da, aldi berean, inspirazioari eta olerkariaren teknikaren garrantziari buruzko

irizpidea . Honetan ere, Lizardik modernitatearen aldeko hautapena egiten du, erromantizismoak

ekarririko olerkariaren inspirazioaren kontzeptu mistikoaren aldean .

Olerti-gaia ongi hausnartu ondoren, lirikan diharduenak olerki-gaia ongi bitxitu eta landu

beharra azpimarratu zion Lizardik Zaitegiri, ikusia dugunez . Arazo teknikoak, olerkiari ematen

zaion taxueraz bereziki axolatu beharra azpimarratu zion, nahiz eta azken finean olerkariak berak bere

belarriarentzat atseginen den eran moldatu arte igurtzi behar duen .

"Belarriari" hots, olerkiaren alderdi fonetikoari, sonoroari, erritmikoari goren mailako

garrantzia ematen diolarik, bereziki bere garaikoa duen modernisten musikalitatearen lehentasunirizpidetzat

aipatuz Lizardik Verlainen "toujour la musique" bere egiten duela erakisten du .

Azterketaren maila fonikoan azpimarratuko duguna iragartzen digun arren, orain olerkariak

erabili beharreko baliapide teknikoen aipamen zehatza azpimarratzera joko dugu, soil-soilik .

Lizardik olerkariaren betebeharraz eta izaeraz kontzeptu idealista duen arren, ez du

inspirazioaren kontzeptu erromantikoa bere egiten . Esan liteke olerkiaren lantze zehatz-mehatz eta

errukigabekoan zorroztasun handiz ere jokatzen duela, olerkigintza modernoan onarturiko arau

klasikoari jarraikiz .

Aitzolek hitzez-hitz esaten du Lizardik

154 Aitzolek sentimenduarekiko jokabidea nahiz kontzeptismoa euskal arimaren adierazmoduaren ezaugarri

"erabaki" edo "berarizkotzat" azaltzen ditu .

"Parco ha sido también el vasco en sus palabras . Por lo mismo el genio del euskera tiende de por sí al laconismo

en la expresión : densidad en el pensamiento, sobriedad en la forma . De esta faceta psicológica del alma vasca hizo

Lizardi norma de su poesía . Usa el poeta las palabras precisas, pero hace que ellas sean las más apropiadas, las más

adecuadas . Es el poeta dd laconismo en la forma y de la densidad en cl pensamiento y en la imagen" . (AITZOL in

"El poeta . . .", 70-71 . or.)

1 42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!