26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

jarrera horrek sortzen zuen egonezina eta desesperoa . Etsimendurako arrazoiak ugariak izan ziren

garaian, Primo de Riveraren diktadurapean halako ekimenez saiatu zen era berean, Estatutua

eskuratzeko Errepublikaren garaian bizi izan zen giro zurrunbilotsuan ere aurrera jotzera, eta bide

batetik ezinezko zirudiena bestetik lortzen saiatzera eramaten zuen . Horra hor Lizardiren

posibilismoa.

2.1 .3 . Lizardiren konpromezu politikoa eta literatura

Kazetari lanen artean gai politikoa darabiltenak bakanak direla esan liteke . Lehenengoak

1930eko azaroaren 16an Euzkadin argitaratua, "Memoria y faro" deritzana, Sabino Aranaren

heriotzaren urteurrenerako idatzirikoa da, eta haren biografia idaztearen premiaz dihardu nagusiki .

Hurrengo urtean garai beretsuan eta zio bera dela eta, "Sabino poeta" artikulua idatzi zuen eta

Euzkadin argitaratu 1931ko azaroaren 25ean.

1932an aldiz, gora-behera politikoan, Estatutuaren atzera-aurretan Lizardik, duen kargua dela

bide bizi duen giro irakinean idatzirikoak dira lehen Aberri Egunaren ospaketa dela eta idatziriko

"Nuestra conversión", eta "Biztu da Josu, berak gaitza bizi" 99 .

Gai politikoa dutenen artean aipa genitzake zalantzarik gabe, "Etxe barne bizia . España-

Legebatzarrea nere begipean" deritzana 100, eta azkenik, Gasteizko Estatutuaren bozketen ondoren

idatzi zuen "Gravísimo deber pro Nabarra y Araba" 101 .

Artikulu horien artean bi dira Lizardiren zeregin politikoak eragiten zizkion sentimenduen eta

berak zituen jarreren lekukorik garbienak ; aide batetik Aberri Eguna deituriko argitaralpenerako

idatzi zuen "Biztu da Josu, berak gaitza bizi" izenburu duenean, itxaropena, alaitasuna, agintarien

lerroan dihoala eta herriaren apaltasunera berdindu nahirik bere burua, eta egun hori Jesusen

Pizkundearen eguna ospatzen den egunean egiteak bat egiten dizkion sentimendu abertzaleak eta

erlijiosoak dira nagusi.

Bigarrena aldiz, txanpon beraren beste aldea dela esan liteke, Aberri egunean (1932-5-2) Bilbon

bizi izan zuen bozkariozko egun horren ondoren, 1932ko ekainaren 19an ospatu tiren bigarren

estatutua onartzeko hauteskundeetan Nafarroan proiektuak onespenik ez lortzean, El Dían "Gravísimo

deber pro Nabarra y Araba" deritzan artikulua argitaratu zuen .

Bigarren honetan aldiz, amorrazioa nabari da, hain zuzen ere erlijioa erabili izanagatik kausa

abertzalearen aurkako tresnatzat :

"Oiganlo muchos santos varones de sotana y cogulla ; óiganlo ciertos grandes católicos y grandes

vascos que al final han resultado -il9 de julio!- no llegar ni a pequeños caballeros ; óiganlo los

piísimos varones de puño en pecho que tan a gusto aceptarían la legalidad nefanda anterior, y aún la

ilegalidad aquella de Primo, en que la patria -la española- se exhibía a lomos de la religión ; esos

mismos que, con hipocresia indigna, rasgan sus blancas túnicas ante nosotros, porque hemos defendido

-únicos que lo hayamos hecho con unanimidad y tesón- no ya un mal, sino un bien menor del

apetecido, un estatuto perfectamente lícito, que ellos han hundido a golpes de crucifijo, con grave

daño del Crucifijo, naturalmente" 102.

99 LIZARDI, X. ; "Nuestra conversión" in Euzkad4 1932-3-27, 1 or . ; K-L 379-381 . or. eta "Biztu da Josu, berak gaitza

100

bizi" in Aber i eguna 1931, 1932-5-2 ; K-L, 386 . or.

Argia, 573, 1932-5-17, 9. or. ; K-L 381-385 . or.

101 Euzkad41932-7-21,1 . or., 387-390. or.

102 Ibidem 388 or.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!