26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Baina beste gainerakoetan helburu estetiko hutsak, "belarriari atseginago" zaion eran

moldatzearren eginiko leku aldaketak edo hiperbatona direla esango nuke .

Esate baterako, eta azkenik aipatuko dugun adibide honetan ikus daitekeenez, esaldiari eraginiko

ordena aldaketa "printzadura" izenez deitzen den errekurtsu literarioaren zerbitzuan dago :

LL) "Ezin oar txoroak zerk elkarrengana

darakartzien . Baiña, nerez dakidana :

zorion uts geroak letsiken unerik

aien aldi laburrak eztizu besterik"

(MB 5-9, 279)

Azken adibide honetan ikus daitekeen "besterik" eta "unerik" printzatzeko joko bera suma

daiteke beste bi kasutan ere, gutxienez . Idazle zaharretan "printzadura" deituraz ezagutzen den

hiperbaton mota da sintagma bateko osagarriak banatu eta bertso banaren bukaeran kokatzen dituen

egitura, hain zuzen ere .

S ako- EtebéciirenManual Devocionezcoa delakoan aurkitzen daiteke sarritan idazle

barrokoetan ezaguna den hiperbaton mota hau . Aipaturiko liburu horretxen lehen orrialdean jadanik

agertzen da honen gisako bat :

"Hartaracotz ingura çac señalea erhian

Bethi hautçaz orhoitçeco, biçi aiçen guztian

Eta pintaçac beguien aitçiñean enea,

Athal gain eta parera churietan leguea"

Honelako beste printzadura kasu bat aurki genezake Gure Mintzon, maila berekotzat jo ez

bagenitzake ere, badirudi eskema horri erantzuten diotela :

M) "Bezat onets aren izena,

Aberriz ta mintzoz gu yantziarena"

(GM 11-12,207)

2.4.4.2. /Izen + AdjetiboJ erako Izen Multzoaren ohizko barne-lotura haustea

A) "inguma bi xurizta"

(MB 3, 279)

Adibide honetako ordena aldaketak kolorearen efektoa areagotzea du helburutzat, ene ustez,

Otartxo Utsa poeman "lore bat gorria/ mardul, eze, beti" (OU 49) bezala. Sintagmaren amaiera

dirudien zenbatzailearen ostean dator adjetiboa, jadanik espero ez denean, sintagmaren esanahia

jasorik denean, isilaldiaren ondoren zertzelada berri bat ekartzera dator : "xurizta" edo "gorria " .

B) "Eguzkiak oraikn adatsa dunean"

(MB 1, 279)

Maitale berriak olerkiaren lehen bertsoa den esaldi honetan ageri da izenondoari Lizardik

eraginiko leku-aldaketarik dotoreenetako bat, superlatiboa aurreratuz Lizardik kolorearen efektoari

lehen planoa ematea lortzen du, metaforaz eguzkiaren izpiak adatsaz identifikatzen dituelarik .

Metafora honetan bertan ere, translazioa gertatu dela dirudi, Neskatx urdin yantzian ere Eguzkiak

ilediarekin egiten bait du efektua , neskatxaren, Udaberriaren iledia da, ordea kasu hartan :

"Arbazta igarrarena

bezin su zolia

306

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!