26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kortazarrek azaltzen duenez, olerkariek bereganatu egiten dituzte Juan Ramón-en presupuesto

literario hauek,

" . . .defenderán que la poesía no sólo sirve para salvar a la lengua, sino también redime a las masas .

La vitalización de la lengua no era la única misión del poeta (que "el euskera se declare redimido por

el amor de una selecta minoría ("El tema del dia", 1929-6-13) sino que su objetivo consistía en

enseñar a las masas el camino del ideal, purificarla del materialismo, alejarla del positivismo, crear

en la sociedad las condiciones de una renovación total" 59 .

Kortazarrek egiten duen muga zabaltze hau, hots, olerkariek hizkuntza salbatzeagatik ez ezik,

jendeari idealaren bidea erakutsi eta berrikuntza izpirituala eta etikorantz bideratzearen xedea ere

bazutela azpimarratzea, baliteke Lizardiren zenbait testuetan "ideal" hitzak duen erabilera

zehaztugabeegian oinarritua izatea.

Lizardik arestian ikusi ahal izan dugunez, idealaz hitzegiten duenean euskararen berreskuraketaren

xedeaz eta harekin euskal arimaren berezko nortasunaren berrezarketaz ari da zalantzarik gabe,

horretan konkretatzen du beti : "besteren gogo menbetik yaregin, geure gaiturik" .

Kortazarrek aipatzen duen materialismoaren eta positibismo gorriaren aurkako aipamenak, jende

praktikoz inguraturik dagoen poetaren ahalegin idealista aipatzen duenean, hizkuntza arrotzek,

gaztelaniak eta frantsesak euskaldunei eskaintzen dieten bide errazari buruz ari da soilki ; haren

indarrari aurka egiteaz, norbere buruari joaten uztearen erosotasuna eta erraztasun praktikoari lepoa

bihurritu eta aurkako korrontean igeri egiteak suposatzen duen ahaleginaz ari da, beste gabe .

Erraztasun praktikoei, positibismoari eginiko ukoa ez da orokorra Lizardiren artikuluetan, euskal

arimari iraunarazteak suposatzen duen idealismoaz, materialismo ezaz, positibismo ezaz dihardu

soilik, ene ustez .

Kortazarrek eginiko hedakuntza horrek baduke oinarririk Lizardik progresismo gorria,

- positibismoa, gorputzaren gorabehera fisikoei ohartuegi zaion, kirolaz eta eroso bizitzeaz bakarrik

ohartzen den gizartearen izpiritualtasun gabeziaz diharduten zenbait aipamenetan ; eta bere mezuek

eskeintzen duten bizitzaren panoramaren ikuspuntu sublimatzaileak ere idealismo orokorragoaz

pentsa arazten digu . Ene ustez, aipamen horiek egitean ere, beti duuka gogoan aurrerazaletasun eta

positibismo horrek euskal hizkuntza eta are euskal nortasun osoa edo grima osoa irensteko arriskua

dakarrela eta horri oharturik dihardu, bereziki .

Murriztapen honen oinarri, besteren artean, Lauaxetari olerkari deitura baino abertzalearena

nahiago duela beretzat esatean eginiko aitorpenari erantzunez, Lizardik zera dioela gogoratu behar

da :

"Por esa declaración se yo -pues mi forzosa inerudicción me vedará descubrirlo por propios

medios- que Lauaxeta ha recorrido los prados floridos de otras literaturas, y asimilando en lo

profundo del corazón pensamientos inspirados en esas lecturas, los ha hecho reflorecer, dotados de una

nueva savia en el idioma amado . En ese idioma propio necesariamente único, que tiene el don

maravilloso de hacer luchar épicamente y eficázmente contra la apisonadora formidable de la

facilidad, de la conveniencia material, de la generalización a que dicen que la humanidad tiende en

todos los medios, y en todos los órdenes" 60 .

Aipamen honetan, aurreko beste zenbaitetan bezala, munduak eskaintzen duen komenientzia eta

erosotasunaren zanpagailu hori ez da etika alorreko kontzeptua Lizardiren hitzetan . Lizardirentzat

munduan nagusi diren mintzaira eta kulturek eskeintzen duten erosotasunera lerratzeari uko egitea da

idealismoa, euskaraz idaztearen idealismoa da fomulazio konkretoetan, nahiz eta bere hitzen muga

zabalek sarritan idealismo etikoaren bidea ere poetaren betebeharra dela idarokitzen duten .

59 Ibidtm, 1195 . or.

60 LI7_ARDI, X.; « Rumbos nuevos" (I) in Euzkad4 1931-12-17, 1 . or.; K-L 350. or .

1 04

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!