26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ezin ziteken mutilla deituriko antzerki lanean

diren eragozpenak gainditu ondoren 59 .

eta "Maitea" izeneko poema amaigabean isladatzen

1 .2 .1 . Maitasunezko ezkontza

Labaienen iritzi zuzen eta enpeinuari esker eman zen argitara gertakizunak hain hurbiletik

deskribatzen ornen dituen antzerki lana . Ezkondu ezin ziteken mutila obrak duen balore

dokumentalaz eta bigrafikoaz baliatuz, ezagutu daitezke Lizardiren egoera sozioekonomikoaren

zehaztasun zenbait 60 .

Lizardiren ezkontza berarekin bizi ziren ama eta izebaren iritziaren aurkakoa izan zen, nonbait .

Antzerkian erabiliriko argudioak egiazko badira, aurkako iritzi horren arrazoiak neskaren jatorri

apala eta Lizardi etxeko euskarri bakarra izanik ezkontzaren ondorioz senideek bizibidea galtzeko

beldurra izan ziren .

Jose María Agirre eta Frantziska Eizagirreren arteko harremana senargaiaren ohizko bizitokitik

aparte garatzen da antzeslan horretan, herriaren deitura aipatzeke ; Antonio Maria Labaienen bidez

dakigu, bien arteko harremana Zarautzen garatu zela, jaioterria izan zuela Lizardik "gaztetan

maitasun-kabi" 61 .

Maitea olerkiaren eskeman jasorikoari jarraitzen bagatzaizkio, bestalde, emaztearen eta amaizeben

arteko harremanak ez ziren onak

bide" 62 .

izan ezkontza ondoren ere, "Odolkik ta Mta.'k ixuri-edena

Antza denez, 1925eko eguberrietan lehen semetxoa hil baino lehen, emaztea bera ere gaixorik

izan zen, Maitearen apurñoen eskemaren VI . jalkia gertakari hauei eskeinia dago, emaztea hil deneko

ametsa ere sarreraziz 63 .

1923ko mugarri hori bere bizitza sentimentalaren aldaketa gune nagusia den era berean, politika

mailako gertakizunak árela medio, Lizardiren jokabide politikoak eta kulturalak ere aldaketa

nagusia izan zuten .

1 .2 .2 . Abertzaletasuna bide kulturaleetatik ezinbestean

"1923an Primo de Rivera jeneralak diktadura militarra ezarri zuen 1930era arte, Euskal Herrian

indartzen hasiak ziren joera eta ekintza politiko abertzaleei bide guztiak itxiz zazpi une horietan .

Lizardiren heriotzaren ondoren egunkarietan argitaratu zen zenbait idazleren lanek, bere erreakzio

59

60

61

62

63

Maitearen apurñoen poema-haria azaltzen duen eskemaren IV eta V ataletan jasorikoak: "Ama: Mta . ta Liorkoren

arteko azpikeriak - Ondaurtzeko Ama Birgiñari otoi- Konpondu - Ezkondu goizean goiz, pake santuan" in

Oeerkiak, Erein, Donostia, 1983, 219 . or.

"Ez arian, par egin araziz, gizarteko utsegiteak ispilluan bezela agertzen dizkigu . Bada, "Ezkondu ezin ziteken

mutilla" irudimen utsez, gezur-antzera tajutua izan ordez, zintasun oso-osoan egiña dago ; erretratu benetakoa

dezute. Egilleari berari gertaturiko auzia, auto-biografikoa dela esanarekin aski da. Jakiña, bestela ere, gizartean

sarritan jazo oi dirala antzeko gertakizunak . Lizardik ain zeatz agertzen ditu bere etxekoen gora-beerak, ain argi

eta garbi daude argazkian bera ezik, ama, izeba, andre-gai ta senideak, ez zitzaigun bidezko aien baimenik gabe

antzerkia aizatzea" (25 . or .) LABAIEN, A.M . ; "Itz-aurrea" in "Ezkondu ezin ziteken mutilla" in Egan, 1953, 2-4,

25-27. or.

LABAIEN, A.M . ; "Lizardi'tar Xabier" in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 57, 1933, 18-21 . or.

LIZARDI, X. ; Olerkiak Erein, Donostia, 1983, 219 . or.

Xabiertxo baino lehenago bizkiak ere jaio eta ordu gutxitara hil zitzaizkien . Ik. OTEGI, K., La poética de `Biotz-

Begietan , II, 826. or . Umezurtz olerkiak bilduman aurkitzen den Etxeko kea izeneko olerkiak emazte hilaren gaia

darabil . Arrats gorri bezala biok ere poema oso horren zatiak ziren, ziurrenik .

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!